mundua

'Igande odoltsua' "bidegabea eta babes ezina" izan zen Cameron Erresuma Batuko lehen ministroarentzat

1972an Irlanda iparraldeko Derryn Erresuma Batuko armadak hamalau zibil tirokatu eta hil izana salatu du David Cameron kontserbadoreak Legebiltzarrean, 'Bloody Sunday'-n gertatutakoari buruzko txostena aurkeztu dutenean.

Berria -

2010eko ekainak 15
1972ko urtarrilaren 30ean hamalau zibil tirokatuta hil zituen Erresuma Batuko armadak Derryn (Irlanda iparraldea). =iBloody Sunday=i edo =lIgande odoltsua==http://eu.wikipedia.org/wiki/Igande_Odoltsua_(1972)=l bezala ezaguna da gertakari hori. Lord Saville of Newdigate epaileak zenbait soldaduri hilketa haiek "nahita" egitea leporatuko die orain, eta gaur Erresuma Batuko Legebiltzarrean aurkeztu dute. David Cameron lehen ministroak "bidegabetzat" jo du gertatutakoa, eta ezin dela babestu esan du. "Gaizki egon zen, eta inoiz ez zuen gertatu behar. Gobernua da armadaren jarreraren azken arduradun, eta Gobernuaren izenean, gure herriaren izenean, asko sentitzen dut", azaldu du Cameronek. Esan duenez, abiapuntutik bertatik okerra izan zen, eta Irlandako errepublikanoen protestan ez zen esku hartu behar. Epaileak 1998an hasi zuen ikerketa -Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroa zela-, eta 2004an bukatu. Erresuma Batuan egin den ikerketa luzeenetakoa da, 234 milioi euro gastatu dituzte egiten. Denera 919 lekuko elkarrizketatu dituzte -zibilak, poliziak, militarrak, politikariak eta IRAko kide ohiak-. Lehenbiziko ikerketa ofiziala 1972an bertan egin zuen Lord Widgery epaileak. Biktimetako lau ihes egiten zebiltzala bizkarretik hil zituztela ebatzi zuen orduan, baina militarrak errugabetu eta kasua itxi zuen. Hildakoen senideek beti adierazi dute armarik gabeko zibilak hiltzeko asmoz egin zutela tiro soldaduek . Orain txostenak baieztatu du hori, esanez manifestariek ez zutela armarik, eta soldaduek "kontrola galtzearen ondorioa" izan zela gertatutakoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna