politika

Rubalcabak ohartarazi du legedia aldatuko dutela ezker abertzalea bozetan ez izateko

Espainiako Barne ministroak ETAren indarkeriarekin mozteko edo ETAk armak uzteko baldintza jarri du. Caamaño Justizia ministroak dio "EAren eta ezker abertzalearen arteko akordioak izaera politikoa" daukala eta "soilik balorazio politikoa" egin behar dela. Tasio Erkizia ezker abertzaleko kideak esan du "ETAk ekarpen positiboa" egingo duela. Unescoko zuzendari nagusi ohia baikor azaldu da.

Berria -

2010eko ekainak 22
Nahiz eta gaur goizean Francisco Caama˝o Espainiako Gobernuko Justiziak ministroak esan "EAren eta ezker abertzalearen arteko akordioak izaera politikoa" duela eta "horri buruzko balorazioak soilik politikoa" izan behar duela, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak ohartarazi du legedia aldatuko dutela ezker abertzaleko kideak EAkoekin hauteskundeetan egon ez daitezen, "ezin delako terrorismoa babestu erakundeetatik". Ezker abertzalea bozetan izateko -2011ko maiatzean izango dira hurrengoak: udal eta foruetakoak-, betiko baldintza jarri du Rubalcabak: hark ETAren indarkeriarekin moztea edo ETAk armak uztea. Igandean sinatu zuten akordio estrategikoa EAk eta ezker abertzaleak, Bilbon, euskal estatu independentea lortzeko helburuarekin. "Bide zibil, politiko eta demokratikoak erabiltzeko behin betiko konpromiso irmoa" dutela diote akordioko idatzian. "Zer gertatzen den ikusi beharko dugu", adierazi du Caama˝ok Madrilen, Carlos Divar Espainiako Auzitegi Goreneko presidentearekin hitzarmen bat sinatu duen ekitaldian. Justizia ministroak "Batasunari" eskatu dio ETAren indarkeriatik aldentzeko "pauso garbiak" eman ditzala. =bErkiziaren arabera, "segurtasun osoz ETAk ekarpen positiboa" egingo du=b Tasio Erkizia ezker abertzaleko kidearen ustez, EAk eta ezker abertzaleak euskal estatua lortzeko helburuarekin igandean egindako akordio estrategikoaren ondoren, "segurtasun osoz ETAk ekarpen positiboa" egingo du. Erkiziaren arabera, ezker abertzaleak "atzerabueltarik gabeko apustua egin du, bide baketsuen eta demokratikoen aldekoa", eta euren barne eztabaidaren ondoren "ETAk bi aldiz esan du ados dagoela gogoetekin eta ondorioekin". Azken bi bake prozesuekin alderatuta, ezker abertzaleak "alde bakarreko ekimena" hartu izana da aldea, Erkiziak gaur Onda Vascan esan duenez. Espainiako Gobernua, PSOE eta PPren jarrerak kritikatu ditu, "EAko baseetan beldurra sortu nahian dabiltzalako" alderdi horren balizko legez kanporatzeaz. =bMayor Zaragoza "itxaropentsu"=b Federico Mayor Zaragoza Unescoko zuzendari nagusi ohiak uste du "ETAren bukaera behin ere baino gertuago" dagoela, eta "baikor egoteko arrazoiak" daudela adierazi du gaur, Donostian. "Azkar hel gaitezke konponbidera, [ETAk] indarkeria uztera. Itxaropentsu nago".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna