politika

Rubalcaba: "Ez dut nik inor ikusten EA legez kanpo uzten"

Eusko Alkartasunak "ibilbide demokratiko garbia" duela adierazi du Espainiako Barne ministroak. "Badirudi Batasunak bozetara aurkezteko asmoa duela eta baliteke trikimailu juridikoak erabiltzea, baina Estatuak ezagutzen ditu trikimailu horiek". Ezker abertzalearen arabera, "Egigurenek Euskal Herrian pasatzen denari buruz ezagutza handia du".

Berria -

2010eko ekainak 24
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak ez du uste Espainiako Justiziak EA legez kanpo utziko duenik ezker abertzalearekin akordio estrategikoa sinatu duelako. "EAk ibilbide demokratiko garbia du, eta ez dut nik inor ikusten hura legez kanpo uzten", esan du gaur ministroak. Rubalcabak iragarri du ezker abertzalea hauteskundeetan egon ez dadin Espainiako Estatuak "ahal duen dena" egingo duela. "Badirudi Batasunak bozetara aurkezteko asmoa duela eta baliteke trikimailu juridikoak erabiltzea, baina [Espainiako] Estatuak ezagutzen ditu trikimailu horiek". Ezker abertzalea bozetan izateko -2011ko maiatzean izango dira hurrengoak: udal eta foruetakoak-, betiko baldintza jarri du Rubalcabak: hark ETAren indarkeriarekin moztea edo ETAk armak uztea. EAk eta ezker abertzaleak elkarlanerako akordio estrategikoa sinatu zuten igandean Bilbon, Euskalduna jauregian, euskal estatu independentea lortzeko helburuarekin. "Bide zibil, politiko eta demokratikoak erabiltzeko behin betiko konpromiso irmoa" dutela azpimarratu zuten indar politiko biek. =bEgiguren eta ezker abertzalea=b Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea ezker abertzalearen "ordezkaritza politikoa erakunde publikoetan sartzeko" sustatzearen eta gatazkan "neurri humanitarioak" hartzearen alde azaldu dela-eta (=lhemen haren idatzia==http://www.berria.info/dokumentuak/dokumentua636.pdf=l), Miren Legorburu ezker abertzaleko kideak gaur adierazi du "Egigurenek Euskal Herrian pasatzen denari buruz ezagutza handia" duela. "Hala erakutsi izan du". Donostian egin ditu adierazpenok Legorburuk, ezker abertzaleko ia hamar kidek hilaren 29ko greba deialdiari buruz egindako agerraldian. Rubalcabak lehengo ostiralean zioen Egiguren "erabat oker" dagoela eta gobernuak ez duela ezker abertzalea legeztatzeko asmorik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna