komunikabideak

Euskal Herria 'The Guardian'-en

Erresuma Batuko hedabidearen webguneak sei minutuko bideoa egin du.
Bideoko irudi bat.
Bideoko irudi bat.

Berria -

2010eko ekainak 24
=iThe Guardian=i Erresuma Batuko hedabidearen webguneak Euskal Herriari buruzko bideo erreportaje bat egin du -6.15ekoa-, eta Interneten jarria du. Jon Maiaren bertsoak entzun daitezke bertan, baita Xabier Agote =lAlbaola==http://www.albaola.com/=l itsas elkarteko kidearen adierazpenak ere. Euskal Herriko paisajeak, bertsolariak, arraunlariak, pilotariak, dantzariak, itsasoko jarduerak... ageri dira bideoan. Agotek dioenez, Euskal Herriak jakin izan du "kultur nortasuna babesten, leku estrategikoan egon arren" -Espainia eta Frantzia artean-. Oinarrien artean, euskararen garrantzia azpimarratu du Albaolako kideak, "hori delako euskaldun egiten gaituena".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna