politika

EA: "Igandeko akordioaren ondoren, ETAk erantzunen bat eman beharko du"

Pello Urizar idazkari nagusiaren ustez, erakunde armatuak "ez du beste erremediorik". Aitortu du ezker abertzaleak hasi duen bideak "gorabeherak" izango dituela.

Berria -

2010eko ekainak 25
"Igandeko akordioaren ostean, ETAk erantzunen bat eman beharko du", esan du gaur Pello Urizar EAko idazkari nagusiak gaur Onda Vasca irrati katean. Erakunde armatuak "ez du beste erremediorik", Urizarren arabera, eta "laster" eman dezake erantzun hori. ETAren indarkeria "oztopo" dela azpimarratu du EAko buruak. "Hori gainditzean aro hobe batean sartuko gara: euskal estatua eratzeko apustuan". EAk eta ezker abertzaleak elkarlanerako akordio estrategikoa sinatu zuten igandean Bilbon, Euskalduna jauregian, euskal estatu independentea lortzeko helburuarekin. "Bide zibil, politiko eta demokratikoak erabiltzeko behin betiko konpromiso irmoa" dutela azpimarratu zuten indar politiko biek. "Apustua politikoa baino ez da eta beste bideak itxi egin dira", Urizarrek dioenez. Hala ere, aitortu du ezker abertzaleak hasi duen bidea ez dela "erraza" izango; "gorabeherak izango ditu". Indar subiranisten metaketaren alde agertu da, "atomizazioak alderdi konstituzionalistei egiten dielako mesede. Haiek gauza dira akordioetara heltzeko. Gu ez bagara gai, galduta dugu apustua".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna