udalbiltza auzia

Uztailaren 17rako Udalbiltza auziaren aurkako manifestazio nazionala deitu dute auzipetuek eta eragileek

Bilbon izango da, 17:30ean hasita. "Udalbiltzaren jarduera instituzionala, publikoa eta gardena izan da eta ezin da delitutzat hartu", esan dute arratsaldean emandako prentsaurrekoan. Eguerdian, berriz, hainbat bertsolarik eta idazlek auzipetuen aldeko elkarretaratzea egin dute Donostian. Uztailaren 15ean hasiko da epaiketa.
Hainbat bertsolari eta idazle gaur Donostian, Udalbiltzaren epaiketaren kontrako elkarretaratzean.
Hainbat bertsolari eta idazle gaur Donostian, Udalbiltzaren epaiketaren kontrako elkarretaratzean.

Berria -

2010eko ekainak 25
Udalbiltzako auzipetuek eta Euskal Herriko zenbait eragilek Udalbiltza auziaren kontrako manifestazio nazionala deitu dute uztailaren 17rako (larunbata). Bilbon izango da, 17:30etik aurrera Casilla plazatik hasita. Gaur arratsaldean iragarri dute ekimena, Donostiako hotel batean eman duten prentsaurrekoan. =iUdalbiltza aske! Bai Udalbiltzari. Bai Euskal Herriari=i izango da leloa, eta udaletxe aurrean amaituko da manifestazioa. Auzipetuekin batera izan dira agerraldian Bai Udalbiltzari Sareko hainbat kide: herriz herriko sostengu sarea osatzen duten udal hautetsiak, hautetsi ohiak eta herrietako babes taldeen ordezkaritza. "Euskal Herrian jendartearen gehiengo zabala dago Udalbiltzaren kontra epaiketa bat egitea arbuiatzen duena. Udalbiltzaren jarduera instituzionala, publikoa eta gardena izan delako ezin da delitutzat hartu. Ordezkaritza demokratikoz sortutako instituzio baten jarduera guztiz legitimoa da eta askatasunez aurrera eramateko baldintzak behar dira zuzenbide estatu batean", esan dute manifestazioaren deitzaileek. "Jendartera zabaltzeko garaia iritsi da, orain arteko bidean sakonduz, deialdi zabal, zabala egin nahi diogu euskal jendarte osoari, iritzi hori kalean erakus dezan". Uztailaren 15ean hasiko da epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. =l22 auzipetu==http://www.berria.info/albisteak/41218/22_auzipetuak_eta_fiskaltzaren_zigor_eskaerak.htm=l daude eta 10 eta 22 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin dituzte haien aurka, ETArekin lotura dutelakoan. 2003an egin zuten Euskal Herriko udalen elkartearen aurkako operazioa. Bitartean, auzipetuek babesa eta elkartasuna jasotzen segitzen dute. Gaur eguerdian hainbat bertsolarik eta idazlek haien aldeko elkarretaratzea egin dute Donostian, eta epaiketa salatu dute, halaber. Han izan dira, besteak beste, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Iker Mendizabal, Arkaitz Estiballes, Mikel Mendizabal eta Xabier Amuriza bertsolariak, eta Xabier Mendiguren Elizegi, Jose Luis Alvarez Enparantza =iTxillardegi=i, Joan Mari Irigoien, Gari Berasaluze, Xose Estevez eta Antton Kazabon idazleak. Gaur gauean Hazparnen beste ekitaldi publiko bat izango da: zortzietan, Elgar zentroan. Hurrengo bilkura, berriz, uztailaren 2an (ostirala): 12:00etan, Iruñeko Udaletxe plazan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna