Herrien eskubideak

Iturri ofizialen arabera, milioi bat eta ehun mila lagunek parte hartu dute Bartzelonako manifestazioan

Bartzelona erdialde guztia hartu dute Kataluniaren naziotasunaren eta erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestariek. Hain justu, jendearen emanagatik manifestazioaren buruak ezin izan du ia aurrera egin, eta 20:00etan bertan behera utzi behar izan dute ekitaldia antolatzaileek. "Independentzia" oihuka hartu dituzte herritarrek Jose Montilla Kataluniako egungo presidentea eta Jordi Pujol eta Pascual Maragall presidente ohiak manifestaziora sartu direnean. Euskal Herriko ordezkaritza zabala ari da ekialdian parte hartzen.

Berria -

2010eko uztailak 10
Kataluniaren naziotasun aldarrikapenak guztiz hartu du gaur arratsaldean Bartzelona erdialdea: Bartzelonako udaltzaingoak emandako datuen arabera, milioi bat eta ehun mila lagun izan dira =iSom una Nacio. Nosaltres decidim=i lelopeko manifestazioarekin bat egin dutenak. 18:00etan zen hastekoa, eta ordurako prest zegoen manifestazio burua, baina jendearen emanagatik, ia ezin izan du aurrera egin. 19.00etan 50 bat metro zituen eginak, eta 20:00etan ekitaldia bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Jendeari kosta egin zaio, ordea, sakabanatzen hastea. =iSenyera=i handi bat jarri dute segizioa zabaltzen, eta harekin Kataluniako Gobernuak frankismoaren ondoren izan dituen hiru presidenteak -Jose Montilla, Pascual Maragall eta Jordu Pujol- eta Legebiltzarreko hiru presidenteak -Ernest Benach, Heribert Barrera eta Joan Rigol-. Arazoa izan da bandera eta pankarten atzean lekurik ez zegoenez, manifestazio buruaren aurrean bildu direla milaka herritar, eta, ondorioz, manifestazioak ezin izan duela aurrera egin. Aipatutako agintariak manifestaziora sartu direnean =iindependentzia=i oihuka hartu ditu jendetzak. Kataluniako Gobernuko zein Legebiltzarreko presidente eta presidente ohien atzetik, manifestazioa antolatu duten alderdietako ordezkari nagusiak izan dira, hala nola, CiU, PSC, ERC, eta ICV-EUiAkoak. Haiengandik hurbil egon dira Euskal Herritik ordezkaritza bildali duten alderdietako ordezkariak, besteak beste, EAJko presidente I˝igo Urkullu, ezker abertzaleko ordezkari Tasio Erkizia, Aralarreko koordinatzaile Patxi Zabaleta, EAko Rafa Larreina, Alternatibako Xabier Soto eta Hamaikabateko Eneko Oregi. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Estatutuaren kontra emandako epaia salatzea izan da manifestazioaren helburua. Hain zuzen ere, Konstituzionalak atzo epaia argitaratu izanak eta han jasotzen diren xehetasunek -besteak beste, Kataluniaren naziotasuna ukatzea eta katalan hizkuntza lehenesteko aukera gaitzestea- are eta gehiago berotu dute giroa, eta jende asko bultzatu dute gaurko manifestazioan parte hartzera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna