Erreakzioak: Konstituzioanalaren ebazpenak Euskal Herriari ere mugak jartzen dizkiola azpimarratu dute euskal ordezkariek

2010eko uztailaren 10a
20:43
Entzun
Euskal Herriko indar politikoek ordezkaritza zabala bidali dute Kataluniara. Hona haietako hainbatek manifestazioan egin dituzten adierazpenak:

IƱigo Urkullu, EAJ

"Kataluniari eta kataluniar herriari elkartasuna adierazteko asmoz gaude hemen. Azken batean, kataluniarrak beren errealitate nazionala eta beren autogobernuarentzako zein bide izan behar den aldarrikatzen ari dira, eta horrekin bat egiten dugu. Konstituzioanalk beren kontra egindako ebazpen horrek eragina du Euskal Herriarengan, eta zentzu horertan guk geure egiten dugu manifestazio honetako leloa: herri bat gara, nazio bat gara, eta geuk erabakitzen dugu".

Tasio Erkizia, ezker abertzalea

"Gu hona gatoz besarkada bero bat ekartzera ezker abertzalearen eta euskal independentismoaren izenean, hain zuzen ere, haserre eta mindurik dauden kataluniako herritar guzti horiei. Ez da nor tribunal konstituzional bat kataluniako herritarren borondatea zapuzteko. Gure presentziaren bidez adierazi nahi dugu herriaren borondateak lege eta tribunal guztien gainetik egon behar duela, eta legea aldatu behar bada aldatu egin beharko dela. Baina inoiz ez da behartu behar herriaren borondatea, herriaren borondatea baita demokraziaren funtsa".

Patxi Zabaleta, Aralar

"Iruditzen zait gaurkoa oso inportantea dela bi arrazoirengatik: bata, bide politikoen bidez herri batek bere egituraketa, bere etorkizuna erabaki dezkaeen, hemen irudikatu egiten delako. Eta bigarrena, hemen gertatzen denak-Katalunia nazio bat baita, Europako nazio handi bat- eragin zuzena duelako beste autonomietan, euskal autonomietan barne".

Rafa Larreina, EA

"Manifestazio hau da adierazteko badagoela estatu plurinazional bat, baina estatua bera dela ezaugarri hori onatzen ez duena. Eta, horrez gain, abiatu behar den bide berri bat: independentziaren bidea. Espainiko Estatuak agortu ditu jadaestatu diktatorial batetik herrien autodeterminazio eskubidea aintzat hartuko duen estatu demokratiko baterako igarobidea egiteko aukera guztiak. Aurrera egiteko bide bakarra da subiranismoaren bidetik idenpendentziaren alde egitea".

Xabier Soto, Alternatiba

"Gaur bartzelonako kaleetan Donostiakoetan bezala katalandar herrietako gehiengo soziala ordezkatua egongo da, eta baita ere Euskal Herriko alderdi politikoek osatzen duten gehiengo soziala ere. Horren harira, atzo espainiako Auzitegi Konstituzioanlak emandak sententziak entzungor egiten dio gehiengo sozial horri, eta argi uzten du berriro ere Espainiako Estatuko instituzioak antidemokatikoak eta anakronikoak direla. Zuzenbide estatu batekoak baino diktadura militar batekoak dirudite".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.