udalbiltza auzia

Udalbiltza ETAren menpe ez dagoela berretsi dute auzipetuek, eta Euskal Herriaren aldeko proiektua dela

11 auzipetuk deklaratu dute gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean, epaiketako lehen egunean, eta bihar beste bederatzi mintzatuko dira (=lhemen gaurko deklarazioen laburpenak==http://www.berria.info/albisteak/42496/auzipetuen_deklarazioen_laburpenak.htm=l). =bMiriam Campos presoa ez epaitzea erabaki du epaimahaiak, baina Xabier Alegria bai. Biak '18/98 auzian' epaitu eta zigortu egin zituzten, ETAko kidetzat jota=b. Epaimahaiak dio Alegria ez zutela orduan diru kontuei buruzko akusazioengatik epaitu. =bXarlo Etxezaharreta Hazparneko hautetsi ohia ez da azaldu auzitegira eta hura atxilotzeko agindu du Javier Gomez Bermudez epaimahaiburuak.=b Orain 21 auzipetu daude, eta 10 eta 23 urte arteko espetxe zigorrak eskatzen dituzte fiskalak eta herri akusazioak. Gaurko argazkiak
Gaur hasi da Udalbiltzaren aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen. Auzitegi atarian hainbat lagun izan dira auzipetuei babesa ematen.

Berria -

2010eko uztailak 15
Gaur goizean hasi da Udalbiltzaren aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta 2003ko apirilean operazioa izan zenetik esandakoa esan dute auzipetuek epaimahaiaren aurrean: eurak ez direla ETAkoak eta Ekinekoak eta Udalbiltza ez dela ETAren eta Ekinen menpe aritu. Diru iturriak erakunde publikoetatik lortzen zituztela ere adierazi dute. 1999ko irailaren 18an sortu zuten Udalbiltza EAJ, EH, EA eta ABko 1.778 hautetsik -independenteak ere baziren-, eta ETAk 1999ko abenduan su-etena hautsi ondoren, Udalbiltzaren batasuna ere apurtu egin zen, batetik EAJ eta EA aritu zirelako eta bestetik ezker abertzalea. Fiskalak gaur Xabier Alegria Lezoko hautetsi ohiari egotzi dio 2001ean "Udalbiltza berri bat" sortzea; "Udalbiltza-Kursaal" sortzea. "Hori gezurra izateaz gain, ezinezkoa da. Kartzelan nengoen orduan", erantzun dio Alegriak -orain ere hala daukate, =i18/98 auziko=i epaiagatik-. Ondorioz, fiskalaren akusazioak zentzugabeak direla salatu du. Fiskalak eta herri akusazioak auzipetuei galdera asko egin dizkiete Alegriaren parte hartzeari buruz, baina honek eta beste denek ziurtatu dute Udalbiltzako kide guztiak zirela erabakiak hartzen zituztenak. Alegriak adierazi du, gainera, "Udalbiltza-Kursaal" delakoa ez dela inoiz existitu. Presoak berretsi du ETAk eta Ekinek ez zutela inolako agindurik eman Udalbiltzan. Hau Euskal Herriaren aldeko egitasmoa dela ere nabarmendu dute auzipetuek. "Bakea, hitza eta errespetua oinarri hartuta, euskal naziotasunaren aldeko lana egiten du Udalbiltzak", esan du Oskar Go˝ik goizean. "Txikia, baina herria da Euskal Herria", adierazi du arratsaldean Loren Arkotxa Udalbiltzako lehendakariak. Halaber, ziurtatu dute Udalbiltzak ez zuela 2003ko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetarako herrialde eta herri plataformak sortzeko lanik egin -Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabe jo zituen plataforma horiek, Batasuna legez kanpoko alderdi politikoarekin zerikusia zutelakoan-. Alkate eta zinegotzi ziren garaian nazio instituzio bat sortu eta haren bitartez nazio eraikuntzan saiatzeagatik ETAko kide izatea egozten diete auzipetuei Fiskaltzak eta Dignidad y Justicia herri akusazioak. 10 eta 23 urte arteko espetxe zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Epaimahaia Javier Gomez Bermudez epaimahaiburuak -=iEgunkaria auzian=i ere hala izan zen- eta Manuela Fernandez Prado eta Javier Martinez Lazaro epaileek osatzen dute. =b"ETA edo Ekinen proposamenik sekula ez zen batzorde eragilera iritsi"=b 10:58an hasi eta 14:15ean bukatu da goizeko saioa, eta 16:37an ekin diote berriro -epaimahaiak gaur arte ez zuen iragarria arratsaldeko saioa-. 19:49an amaitu da gaurkoa. Karmele Urbistondo Urnietako zinegotzi ohia izan da auzipetuen artetik aurrena deklaratzen. 11:26an ekin dio eta 11:59an bukatu du. Leire Idoiaga Udalbiltzako langile izandakoaren txanda hasi da gero. Ez diete erantzun fiskalaren eta herri akusazioaren abokatuaren galderei; defentsaren itaunei baino ez. Ildo beretik jarraitu dute denek. 12:38an Oskar Go˝i Berako hautetsi ohiak ekin dio deklaratzeari, ondoren Txema Jurado Atarrabiako zinegotzi ohiak. Lander Etxebarria Bilboko hautetsi ohiak jarraitu die (13:37an), eta adierazi du Udalbiltzak autonomia osoz jokatzen zuela, bertako batzarreko kideek hartzen zituztela erabakiak. "ETA edo Ekinen proposamenik sekula ez zen batzorde eragilera iritsi". Gogoratu du Euskal Herriko udal erakundea ez zutela ezker abertzaleko kideek soilik sortu, EA eta EAJkoak ere bazirela. "Bilboko Udaletik asko joan ginen [Euskalduna Jauregian egin zen sorrera ekitaldira], baita Azkuna alkatea bera ere". Eider Casanova Barakaldoko zinegotzi izandakoa da arratsaldean aurrena deklaratzen eta Imanol Esnaola azkena. Besteek bezala, esan dute Udalbiltzan ez ETAk eta ez Ekinek ez ziela "sekula inolako agindurik eman edo irizpiderik ezarri". =bBermudezen erantzuna Arkotxari=b "Udalbiltza Euskal Herriaren beharrari erantzuteko sortu zen. Txikia, baina herria da Euskal Herria, bi estatuetan banatuta dagoena". Hori esanez hasi du deklarazioa Loren Arkotxa Udalbiltzako lehendakari eta Ondarroako alkate ohiak, 17:20an, eta "bai, hori badakigu denok, agerikoa da", erantzun dio Gomez Bermudez epaimahaiburuak. Arkotxak Udalbiltzaren sorrerako bost irizpideak gogoratu ditu: euskal nazioaren aldeko lana egitea, kultura, ongizatea, ekonomia sustatzeko sarea sortzea, eta bakegintzaren alde lan egitea. Halaber, Udlabiltza ez da, haren esanetan, Espainiako Gobernuaren "paraleloa", "ez baitu legerik egiten, ez dekreturik, ez halakorik. Ez zen inor ordezkatzeko ezer; lanerako baliabidea besterik ez da". =bAlegriak torturak salatu ditu, eta guardia zibilen galdera "bitxi" baten berri eman du=b Xabier Alegriak bere deklarazioan torturatu egin zutela salatu du. Udalbiltzaren aurkako operazioa egin zutenean -2003ko operazioan-, kartzelan zegoen hura; =iEgunkaria=i-ko operazioan atzeman zuten, 2003ko otsailaren 20an, eta preso sartu. Atxiloaldi haren berri eman du epaimahaiaren aurrean, Guardia Zibilak inkomunikazio garaian torturatu egin zuela. "Poltsa buruan jartzean bi, hiru, lau aldiz, azkenean esan nien nahi zutena esango nuela, edozer sinatuko nuela", kontatu du, eta azkeneko galdera izan zela "bitxiena". "Zein zen zure betebeharra Udalbiltzan?", galdetu zioten guardia zibilek, Alegriak jakinarazi duenez. "'=iEgin=i-en neukan bera", hori izan behar zen erantzuna, eta hala egin nuen". =bZuberoaren egoera azaltzen Auzitegi Nazionalean=b Zuberoari buruzkoa izan zen Udalbiltzaren egitasmo garrantzitsuenetakoa, eta Joseba Garmendia Urretxuko zinegotzi ohiak eman du horren azalpena auzitegian. Zuberoa ekonomikoki larri zebilela esan du, gazteria bertatik joaten ari zela eta gainbeherak geldiezina zirudiela. Ondorioz, egoerari buelta emateko asmoz, plangintza bat egin zutela. "Zuberoako erakundeek esan ziguten ez zutela flolklorerik behar, laguntza erreala behar zutela, 600 lanpostu sortzea ezinbestekoa zela". Proiektu hori laguntzeko jendeak dirua ematen zuela adierazi du Garmendiak, eta diru emaileak izen-abizenekin kontrolatuta zituela Udalbiltzak; beraz, ezinezkoa zela ETAk hor parte hartzea. =b21 auzipetu daude orain=b 22 auzipeturekin hasi da saioa, baina hogei minutura epaimahaiak jakinarazi du Miriam Campos auzipetua ez duela epaituko. Izan ere, Campos =i18/98 auzian=i epaitu eta zigortu egin zuten, eta epaimahaiak dio ezin dela berriro epaitu gauza beragatik -ETAko kidea izatea egozten zioten orain ere-. Campos preso dago egun aurreko auziagatik. Xabier Alegria da Udalbiltza auziko beste presoa -=i18/98 auzian=i epaitu eta zigortu egin zuten, ETAko kidetzat jota-, baina hau epaitzea erabaki du epaimahaiak, orduan "diru kontuen erabilera okerrari" buruzko akusazioengatik ez zutela epaitu esanda. Bi presoak 10:55 aldera sartu dituzte epaigelan, eta defentsak azaldu du haiei orain egozten dizkieten delituak eta =i18/98 auzian=i zigortzeko erabilitako arrazoiak berak direla, eta kexua agertu du orain berriro epaituko dituztelako. "Pertsona bat ezin da delitu beragatik birritan epaitu". Fernando Moral fiskalak bat egin du Camposi buruzko eskaerarekin. Aldiz, Alegria berriro epaitu behar dela adierazi du, diru kontu delituak egozten dizkiotelako eta horiek ez zirelako =i18/98 auzian=i epaitu. Dignidad y Justicia herri akusazioa ados azaldu da fiskalaren argudioekin. Epaimahaiak bat egin du irizpide horiekin. =bXarlo Etxezaharreta ez da azaldu auzitegira=b Beste auzipetu bat, berriz, ez da azaldu auzitegira: Xarlo Etxezaharreta Hazparneko hautetsi ohia. Horixe iragarri zuen berak duela egun batzuk. ôMadrilekin problemak ditugularik, ez gehiago erantzutea erabaki dutö, azaldu zuen duela egun batzuk. Hura bilatu, atxilotu eta espetxeratzeko agindu du Gomez Bermudez epaimahaiburuak gaur, saioa hasi bezain laster. Halaber, Frantziako Estatuak Etxezaharreta Espainiakoaren esku uzteko eskatu du Bermudezek, eta euroagindua martxan jartzeko. Hazparnekoa laguntzaile aritu zen Udalbiltzako Batzorde Eragilean. =bBederatzi auzipetuk deklaratuko dute bihar=b Gaur 11 auzipetuk deklaratu dute, eta bihar, Miriam Camposen eta Xarlo Etxezaharretaren kasuak kontuan hartuta, bederatzi mintzatuko dira, falta direnak: Xabier Iragorri, Juan Carlos Alduntzin, Maribi Ugarteburu, Ibon Arbulu, Expe Iriarte, Larraitz Sanzberro, Urko Irastorza, Miren Odriozola eta Jasone Astibia. 10:00etan hasiko da saioa, eta ez da aurreikusten arratsaldean besterik izango denik. Datorren ostegun eta ostiralean jarraituko du epaiketak. Ondoren, irailean segituko dute, 7, 8, 9, 14, 15 eta 16an. =bGaur ere babesa jaso dute=b Goizean auzitegi atarian hainbat lagun izan dira auzipetuei babesa ematen: senideak, ezker abertzaleko, EAJko, EAko, Aralarreko, EBko eta ERCko ordezkariak, edota Pasaiako, Berrizko, Urretxuko, Arrasateko, Urnietako, Legorretako eta Bergarako alkateak. =lAuzia salatu==http://www.berria.info/berriatb/899/=l dute. =lEpaiketa hasi aurretik==http://www.berria.info/berriatb/899/=l Maribi Ugarteburu auzipetuak hedabideen aurrean adierazi du ez dutela deliturik egin Udalbiltzako lanean, eta harro daudela egindakoagatik. =lGoizeko saioaren ostean==http://www.berria.info/berriatb/900/=l, berriz, fiskalaren eta herri akusazioaren galderak politikoak izan direla nabarmendu du. =bLarunbatean manifestazio nazionala Bilbon=b =lEtzirako==http://paperekoa.berria.info/harian/2010-06-26/008/006/manifestazio_nazionalera_deitu_dute_bilbon_udalbiltza_auzia_salatzeko.htm=l Udalbiltzaren epaiketaren aurkako eta "eskubide zibil eta politiko guztien defentsaren aldeko" manifestazio nazionala deituta dago, =iUdalbiltza aske! Bai Udalbiltzari=i lelopean. Bilbon izango da, 17:30etik aurrera, Casilla plazatik; udaletxearen aurrean bukatuko da.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Sindikatuen protesta, gaur, Donostiako Amara Berriko lehen arretarako zentroan. ©Gorka Rubio / FOKU

┬źSakoneko arazoei heltzeko┬╗ eskatu diote sindikatuek Osakidetzari

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Azken urteotako murrizketek «osasun publikoaren ahultze kezkagarria» ekarri dutela salatu dute SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek lehen arretako zentroetan egindako protestetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak erantzun diete osasun publikoa «sendotzeko konpromisoa benetakoa eta erabatekoa» dutela.

PCR probak, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Gutxitu egin dira egun bakarrean atzemandako kasuak

Uxue Rey Gorraiz

Beste 793 positibo detektatu dituzte Hegoaldean, aurreko egunean baino 14 gutxiago. Ospitaleratzeek ere behera egin dute: 56 gaixo erietxeratu dituzte azken egunean. Hiru gaixo zendu dira, Nafarroan.

Ikasgela huts bat, artxiboko irudi batean. ©Jon Urbe, FOKU

Jaurlaritzak 80 ikasgela itxi ditu egun bakarrean

Uxue Rey Gorraiz

172 ikasgela daude itxita Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Guztira 111 ikastetxetan dute eragina itxiera horiek.

Mekanikari bat lanean, iragan apirileko irudi batean. ©Jon Urbe / FOKU

Ekonomia %19,5 jaitsi da bigarren hiruhilekoan, aurreikusi baino pixka bat gutxiago

Imanol Magro Eizmendi

Langabezia datuetan ere arindu egin dira uztailean eginiko aurreikuspenak: %17,2 izan zen tasa

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna