ekoNOMIA

BBK Cajasurren jabe egin da

Espainiako Bankuak hartu du erabakia, Bizkaiko aurrezki kutxak enkantean Caja Madril, BBVA eta Unicaja gainditu ostean.

Berria -

2010eko uztailak 16
BBK izango da Cajasur Kordobako (Espainia) kutxaren jabea. Espainiako Bankuak halaxe erabaki du enkante batean, BBK-k Caja Madril, BBVA eta Unicajaren eskaintzak gainditu ostean. Cajasurrek 596 milioi euro galdu zituen iaz, eta 800 milioi jaso zituen Espainiako Bankuak esku hartu ostean. BBK-k 288 milioi irabazi zituen 2009an. Bizkaiko aurrezki kutxak 2.430 langile ditu eta 30.000 milioi aktibo dauzka ia. Cajasurrek 18.000 milioi aktibo ditu eta 3.012 langile. Bulego kopuruari dagokionez, BBK-k 412 ditu eta Kordobakoak 474.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna