Eragile politikoen erreakzioak

2010eko uztailaren 17a
21:20
Entzun
Tasio Erkizia (ezker abertzalea). "Euskal Herriak euskara, kultura eta nortasun nazionala sustatzeko bere instituzioak garatzeko eskubide osoa du. Beharra ere bada hori. Udalbiltzarekin egiten ari direna izugarrizko injustizia da".

Pello Urizar (EAko idazkari nagusia). "'Dena ETA da' esanez, justizia politizatzen ari dira, herri horen independentziaren aldeko edozer egitasmo judizializatzen dute. Udalbiltzakoak absolbituak izan daitezen lan egingo du EAk".

Patxi Zabaleta (Aralarreko koodinatzaile nagusia). "Epaiketa ez da justua eta bertan behera utzi beharko litzateke, besteak beste, ez delako demokrazian onargarria epaiketa bat egitea ez denean ekintzekin lotura zuzena duen gorabeherarik mahai gainean ipiniā€.

Oskar Matute (Alternatibako bozeramailea). "Eskubideak murrizketa ari da Espainiako Estatua. Euskal hautetsiek eskubide osoa dute bildu eta proiektuak garatzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.