Pakistan

1.500 lagun hil dira dagoeneko uholdeetan

Milaka herritar laguntza noiz iritsiko zain dago. Autoritateek gaisotasunak zabaltzeko arriskuaz oharrarazi dute.

Berria -

2010eko abuztuak 2
Gutxienez, 1.500 lagun hil direla ziurtatu dute Pakistango autoritateek, montzoi euriek lur asko urpean hartu ostean. Orain, milaka herritar giza laguntza iristeko zain dago. Gaisotasunak hedatzeko arriskua handia da. Pakistango ipar-mendebaldean gertatu dira uholderik handienak, Khyber-Pakhtunkhwa izeneko eskualdean. Hala ere, uholdeak beste eskualde batzuetan gertatzeko arriskua handia da. Diotenez, Indo izeneko ibaia zenbait lekutan hasi da gainezka egiten, eta lur eremu asko ari da hartzen urpean, iturri ofizialek adierazi dutenez. Zahid Bunairi Khyber-Pakhtunkhwa eskualdeko ministroak adierazi duenez, hondamendia "handia da, 1929koa baino handiagoa". Eta esan du "herritar xumeentzako kolpe gogorra" dela, eta beharrezkoa dela laguntza "lehenbailehen" iristea. Gaineratu du herriak "segituan" berreraiki behar direla, azpiegitura asko "birrindu" direlako. 36 zubi birrindu dira gutxienez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna