Politika

Gipuzkoako Diputaziotik Espainiako banderaren salaketa plaka kentzeagatik atxilotu dituzte bi lagun

Gizon bat eta emakume bat atzeman ditu Donostiako Udaltzaingoak, plaka eurekin zutela. Madrildarrak dira biak eta libre geratu dira karguekin. Plaka horren bidez Espainiak bandera jarri behar izana "inposaketa" dela salatu zuen Gipuzkoako Diputazioak.

Berria -

2010eko abuztuak 9
41 urteko gizonezko bat eta adin bereko emakumezko bat atxilotu zituen atzo arratsaldean Donostiako Udaltzaingoak Diputazioko egoitzatik Espainiako banderaren salaketa plaka kentzea leporatuta. Gipuzkoako Diputazioko iturriek agertu dutenez, atzo arratsaldeko lau eta erdiak inguruan bideokameren bidez zaindariak ohartu ziren bi lagun plaka kendu nahian zebiltzala. Zehazki, gizonezko batek ehun edo plastiko batekin estali zuela plaka, eta hari tira eginda paretetik kendu zuela. Berehala Udaltzaingoari eman zioten gertatutakoaren berri, eta Gipuzkoako plazan bertan -han dago Diputazioaren egoitza- gerarazi zituzten susmagarri biak. Paretetik kendutako plaka eurekin zeramaten eta atxilotu egin zituzten. Galdekatu ondoren, libre utzi zituzten lapurreta leporatuta. Atxilotu biak Madrilgoak dira. Diputazioak iragarri du salaketa jarriko duela eta lehenbailehen jarriko duela berriro ere plaka. Iragan otsailaren 27an jarri zuten Diputazioko buruek plaka hori, Espainiako Auzitegi Gorenak herrialde horretako bandera jartzera derrigortu ondoren. Hain zuzen ere, Espainiako bandera "inposatutako ikurra" dela salatzen du plakak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna