Euskal Herria

Francesco Cossiga hil da

82 urterekin zendu da Italiako presidente ohia. Euskal Herriarekin lotura estua izan du, konponbiderako prozesuak sustatzen eta babesten.

Berria -

2010eko abuztuak 17
Francesco Cossiga Italiako presidente ohi eta bizi arteko senataria gaur goizean hil da Erromako Agostino Gemelli ospitalean, abuztuaren 9tik han ingresatuta egon ondoren. Arnasa hartzeko zailtasunak zituela ingresatu zuten erietxean, eta egunetik egunera okertzen joan da haren egoera gaur goizean hil den arte. Cossigak lotura estua izan du azken urteetan Euskal Herriarekin, behin baino gehiagotan engaiatu baita gatazka konponbidean jartzeko prozesuak sustatu eta babesten. Esate baterako, Loiolako elkarrizketen garaian prozesuaren aldeko adierazpena sinatu zuen 2006ko azaroaren 9an, nazioarteko beste hainbat politikari eta agintari esanguratsurekin batera. Mario Soares Portugalgo lehen ministro eta lehendakari ohia, Gerry Adams Sinn Feineko presidentea, Cuauhtemoc Cardenas Mexikoko PDR alderdiko sortzaile eta Internazional Sozialistako lehendakariordea, Kgalema Motlanthe Hegoafrikako ANC alderdiko idazkari nagusia eta Alfredo Perez Esquivel Bakearen nobel saridun argentinarra ziren beste sinatzaileak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna