Poesia

Karmele Igartua hil da, Aretxabaletako poeta

Iaz Denbora enararen hegaletan liburua argitaratu zuen, eta orain bi urte, Hitzak orbainetan. Bere lanak aldizkari eta gehigarrietan ere argitaratu izan dira.

Berria -

2010eko abuztuak 21
Karmele Igartua Aretxabaletako poeta hil da. 1959an jaio zen Aretxabaletan. Irakaslea izana da. Poesia beti izan du lagun, irakasle lanean bere antzezlanak ikasle eta irakasleekin taularatu izan ditu. 2008an =iHitzak orbainetan=i izeneko poesia liburua argitaratu zuen Euskaltzaindiarekin, Felipe Arrese Beitia saria jaso ondoren. Iaz, =iDenbora enararen hegaletan=i izeneko liburua argitaratu zuen Pamielarekin. 2005ean Bergarako Idazle Eskolan eman zuen izena eta harrezkero, asko idatzi du. Lehenengo ikasturte bukaeran, Idazle Eskolako beka jaso zuen narrazioa alorrean. Artikuluak ere idatzi ditu =iMugalari=i, =iNabarra=i edo =iAdministrazioa euskaraz=i aldizkarietan. Idazle Eskolako webgunean irakur daiteke bere lehen liburua osorik. Bere azken errezitaldia Literaturian eman zuen, Igor Estankona, Paddy Rekalde eta Xabier Montoiarekin. Goienari egindako elkarrizketa batean, poesia, irakurleen eskuetan utzi zuela esan zuen: "Poesia da laburpena. Bizitzarena. Pentsamendu oso bat zehatza, zehaztua. Hitz bakoitzak aukeratua behar du, koma bakoitzak hausnartua. Eta hitz egiten duten isiluneak. Zer eta nola. Poesia da laburpena: izana esanetan eta batzuetan, orbainak hitzetan".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna