Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Mundua 7,2ko lurrikara batek kalte handiak eragin ditu Zeelanda Berrian

Publizitatea

Mundua

Ezbeharra

7,2ko lurrikara batek kalte handiak eragin ditu Zeelanda Berrian

Inor ez da hil eta zauritu larririk ez dago, baina hondamendi materiala oso handia da hango agintarien arabera.

2010-09-04 / Berria

Rter eskalan 7,2ko indarra hartu duen lurrikarak astindu du Zeelanda Berria, batik bat, Christchurch hiria, herrialdeko bigarren handiena. Larunbat goizaldean gertatu da lur astindua (Euskal Herrian atzo arratsaldeko sei eta erdiak pasatxo zirela), eta lurrikara handia izan den arren, inor ez dela hil eta zauritu larririk ez dagoela ziurtatu dute hango agintariek. Kalte materialak, ordea, oso handiak direla azpimarratu dute. "Kalteak izugarri beldurgarriak dira. Esan dezakedan bakarra da miraria dela inor ez hiltzea", adierazi di John Key lehen ministroak NZ telebista kateari. Oinarrizko azpiegitura guztiak (errepideak, ur hoditeria, telekomunikazio sarea) hondatuta daude Christchurchen eta inguruetan. Hiri horrek 350.000 biztanle inguru ditu, eta etxeratzeko deia ezarri dute hango iluntzeko zazpietatik goizeko zazpietara (Euskal Herriko 09:00etatik 21:00etara). Izan ere, arpilatze saio batzuk izan dira jada.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak