txirrindularitza

Imanol Erbiti irabazle Vueltan

Aurtengo itzulian euskal txirrindularien hirugarren etapa garaipena da gaurkoa. Igor Antonek lidergoa galdu du, gain sariengatik; Joaquin Rodriguez jarri da buruan.

Berria -

2010eko irailak 7
Imanol Erbiti (Iru˝ea, 1983) Caisse d'Epargne taldeko txirrindulariak irabazi du gaur =lEspainiako Vueltako==http://www.lavuelta.com=l 10. etapa: Tarragona-Vilanova i la Geltru (175,7 kilometro). Bakarrik iritsi da. Iheskide izan dituen lagunak 37 segundora heldu dira -Romain Zingle sartu da bigarren-, eta tropela 1.36ra. 2005ean egin zuen debuta profesionaletan Erbitik, eta gaurkoa du bigarren garaipena. Lehenengoa ere Vueltan lortu zuen (2008ko etapa bat). 2005an eta 2006an Illes Balears taldean aritu zen, 2007tik Caisse d'Epargnen dago. Igor Antonek (Euskaltel-Euskadi) lidergoa galdu du, Joaquin Rodriguezek bi segundoko gain saria erdietsi baitu. Sailkapen nagusian denbora berean ziren. Aurtengo itzulian euskal ziklisten hirugarren etapa garaipena da gaurkoa: Antonek eta Daviz Lopez izan dira garaile beste bietan. Bihar korrituko dute Vueltako 11. etapa: Vilanova i la Geltru-Andorra (208,4 kilometro). Maila bereziko mendatean bukatuko da. Aurretik hirugarren mailako bat izango dute. Hilaren 19an bukatuko da proba, Madrilen. Etapa denen ezaugarriak, hemen. =bOrain arteko etapak=b =b- 1. etapa:=b Sevilla-Sevilla. =bIrabazlea:=b Team HTC-Columbia. =bLiderra:=b Mark Cavendish. =b- 2. etapa:=b Alcala de Guadaira-Marbella. =bIrabazlea:=b Yauheni Hutarovitx. =bLiderra:=b Mark Cavendish. =b- 3. etapa:=b Marbella-Malaga. =bIrabazlea:=b Philippe Gilbert. =bLiderra:=b Philippe Gilbert. =b- 4. etapa:=b Malaga-Valdepe˝as de Jaen. =bIrabazlea:=b Igor Anton. =bLiderra:=b Philippe Gilbert. =b- 5. etapa:=b Guadix-Lorca. =bIrabazlea:=b Tyler Farrar. =bLiderra:=b Philippe Gilbert. =b- 6. etapa:=b Carabaca de la Cruz-Murtzia. =bIrabazlea:=b Thor Hushovd. =bLiderra:=b Philippe Gilbert. =b- 7. etapa:=b Murtzia-Orihuela. =bIrabazlea:=b Alessandro Petacchi. =bLiderra:=b Philippe Gilbert. =b- 8. etapa:=b Villena-Xorret de Cati. =bIrabazlea:=b David Moncoutie. =bLiderra:=b Igor Anton. =b- 9. etapa:=b Calpe-Alcoy. =bIrabazlea:=b David Lopez. =bLiderra:=b Igor Anton. =b- 10. etapa:=b Tarragona-Vilanova i la Geltru. =bIrabazlea:=b Imanol Erbiti. =bLiderra:=b Joaquin Rodriguez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna