Gizartea

Preso bat hilik aurkitu dute Langraizko kartzelan

Espetxezainek joan den igandean topatu zuten 47 urteko gizonezko gasteiztarraren gorpua bere zeldan. Arabako presondegian hil den hirugarren presoa da aurten.

Berria -

2010eko irailak 15
Langraizko kartzelan (Araba) preso bat hilik topatu zuten joan den igandean, Efek gaur jakinarazi duenez. Berri agentziak dioenez, Espainiako Espetxe Erakundeek "heriotza naturala" izan dela uste dute, baina autopsiaren zain daudela zehaztu du. Hildakoa 47 urteko gizonezko gasteiztarra da, Espetxe Erakundeek zehaztu dutenez. Funtzionarioek presoen zenbaketarako orduan bere zeldan hilik topatu zutela dio Efek. Salhaketa presoen aldeko elkarteak gertaera argitzeko eskatu die Espetxe Erakundeei. Arabako presondegian aurten hil den hirugarren presoa da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna