hERIOTZA

Pierre Bidart antropologoa hil da

Sofian zen Frantziako enbaxadaren eskariz ikerketa lanetan, eta han aurkitu dute hilotz. 63 urte zituen ikerlari baigorriarrak.

Berria -

2010eko irailak 20
Pierre Bidart antropologoa (Baigorri, 1947) Bulgariako hiriburuan, Sofian, hilotz aurkitu zuten ostiralean. Heriotza zerk eragin dion ikertzen ari dira, baina aurretik bihotzeko arazoak izan zituela kontuan hartuta, horixe da darabilten hipotesi nagusia. Frantziako enbaxadaren eskariz ikerketa lanetan ari zen Bidart Sofian, bi urteko proiektu batean, eta han bizi zen etxean aurkitu zuten hilda lankide batzuek. Ospe handiko antropologoa zen Bidart, antropologia politikoaren arloan hainbat ikerlan argitaratutakoa -besteak beste, Baigorri sorterriko egitura aztertuz-, Bordeleko Unibertsitateko irakaslea, eta Frantzian zein Espainian sari akademikoak jasotakoa. Politikan ere engaiatu zen Bidart, eta PSren zerrendetan hautagai izan zen Baigorriko kantonamendutik Kontseilu Nagusirako zein Frantziako Legebiltzarrerako. Ipar Euskal Herriari ezagutza instituzionala ematearen aurkakoa zen, besteak beste, departamendua eratzearen aurka agertu zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna