Donostiako Zinemaldia

Ezustean, Urrezko Maskorra Peter Mullanen 'Neds' filmarentzat

Kritikaren faboritoak ziren 'Misterios de Lisboa'-k eta 'Pa Negre'-k sari nagusietako bana jaso dute, zuzendari onenaren eta emakumezko aktore onenaren sariak, hurrenez hurren. Txalo adina txistu izan da aretoan epaimahaiak Urrezko Maskorraren berri eman duenean.

2010eko irailaren 25a
17:00
Entzun
Ohiko samarra da Donostiako Zinemaldiko sarien berri ematean txistuak entzutea. Gaurkoan Goran Paskaljevic zinemagilea buru zuen epaimahaiaren erabakiak ez du aretoan bildutako kazetarien nahirik ase, txaloak adina edo gehiago izan baitira txistuak film onenarentzako Urrezko Maskorra Peter Mullanen Neds filmarentzat dela iragarri duenean.

Izan ere, film hori ez zegoen aditu eta kritikaren kinieletan; aitzitik, Agusti Villaronga katalanaren Pa Negre eta Raul Ruiz txiletarraren Misterios de Lisboa ziren Urrezko Maskorra eskuratzeko faboritoak. Nolanahi ere, bi film horiek ere ez dira esku hutsik joan: Raul Ruizek zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra jaso du, eta Pa Negre-ko aktore Nora Navasek emakumezko aktore onenarena.

Gainerakoan, Judith Colell eta Jordi Cadena katalanen Elisa K. filmak jaso du Epaimahaiaren Sari Berezia, eta Urrezko Maskorra irabazi duen Neds-eko Connor McCarronek gizonezko aktore onenarena. Zehazki honakoa da palmaresa:

Film onenarentzako Urrezko Maskorra:Neds (Peter Mullan).

Epaimahaiaren sari berezia: Elisa K., (Judith Colell, Jordi Cadena).

Zuzendari onenarentzako Zilarrezko Maskorra: Raul Ruiz, (Misterios de Lisboa).

Emakume aktore onena: Nora Navas (Pa Negre).

Gizonezko aktore onena: Connor McCarron (Neds).

Argazki onena: Jimmy Gimferrer (Aita).

Gidoi onena: Bent Hamer (Home for christmas).

Epaimahaiaren aipamen berezia:A Jamaa (Daoud Aoulad-Syad).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.