Donostiako Zinemaldia

Ezustean, Urrezko Maskorra Peter Mullanen 'Neds' filmarentzat

Kritikaren faboritoak ziren 'Misterios de Lisboa'-k eta 'Pa Negre'-k sari nagusietako bana jaso dute, zuzendari onenaren eta emakumezko aktore onenaren sariak, hurrenez hurren. Txalo adina txistu izan da aretoan epaimahaiak Urrezko Maskorraren berri eman duenean.

Berria -

2010eko irailak 25
Ohiko samarra da Donostiako Zinemaldiko sarien berri ematean txistuak entzutea. Gaurkoan Goran Paskaljevic zinemagilea buru zuen epaimahaiaren erabakiak ez du aretoan bildutako kazetarien nahirik ase, txaloak adina edo gehiago izan baitira txistuak film onenarentzako Urrezko Maskorra Peter Mullanen =iNeds=i filmarentzat dela iragarri duenean. Izan ere, film hori ez zegoen aditu eta kritikaren kinieletan; aitzitik, Agusti Villaronga katalanaren =iPa Negre=i eta Raul Ruiz txiletarraren =iMisterios de Lisboa=i ziren Urrezko Maskorra eskuratzeko faboritoak. Nolanahi ere, bi film horiek ere ez dira esku hutsik joan: Raul Ruizek zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra jaso du, eta =iPa Negre=i-ko aktore Nora Navasek emakumezko aktore onenarena. Gainerakoan, Judith Colell eta Jordi Cadena katalanen =iElisa K.=i filmak jaso du Epaimahaiaren Sari Berezia, eta Urrezko Maskorra irabazi duen =iNeds=i-eko Connor McCarronek gizonezko aktore onenarena. Zehazki honakoa da palmaresa: =bFilm onenarentzako Urrezko Maskorra:=b =iNeds=i (Peter Mullan). =bEpaimahaiaren sari berezia:=b =i Elisa K.=i, (Judith Colell, Jordi Cadena). =bZuzendari onenarentzako Zilarrezko Maskorra:=b Raul Ruiz, (=iMisterios de Lisboa=i). =bEmakume aktore onena:=b Nora Navas (=iPa Negre=i). =bGizonezko aktore onena:=b Connor McCarron (=iNeds=i). =bArgazki onena:=b Jimmy Gimferrer (=iAita=i). =bGidoi onena:=b Bent Hamer (=iHome for christmas=i). =bEpaimahaiaren aipamen berezia:=b =iA Jamaa=i (Daoud Aoulad-Syad).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna