ERREAKZIOAK. Basagoiti: "Atxiloketa horiek Gernikako 40 adierazpen baino eragingarriagoak dira bakea lortzeko"

2010eko irailaren 28a
11:39
Entzun
Gustura agertu da Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea Espainiako Poliziak Askapenaren aurka egin duen sarekadarekin. Operazioa "egokia eta bidezkoa" dela iritzi dio, eta bakea lortzeko bidean lagungarri dela: "Atxiloketa horiek bakea eta askatasuna lortzeko 40 mahai, 50 manifestazio edo Gernikakoa bezalako 40 adierazpen baino askoz ere praktiko eta eragingarriagoak dira", esan du gaur goizean Onda Vascan egin dioten elkarrizketan.

Ildo beretik, Arantza Quiroga alderdikide eta Eusko Legebiltzarreko presidenteak zorionak eman dizkie Espainiako Segurtasun Indarrei, eta "askatasuna lortzeko" bide beretik jarraitzeko eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.