ERREAKZIOAk. AAM: "Gure herritik mundura eraiki diren zubiak bota nahi dituzte, Euskal Herria politikoki isolatuz"

2010eko irailaren 28a
13:12
Entzun
AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azpimarratu du gaur atxilotu dituzten zazpi lagunen jarduna ezaguna, gardena eta jendaurrekoa dela, eta, horrenbestez, haien ekintzetan ez dagoela deliturik. Ildo horretatik, sarekadaren helburua Euskal Herriako egoeraren berri kanpoan ematea eragoztea dela uste du: "Espainiako Gobernuak beti ikusi du begi txarrez berak herri honetan ezarri duen salbuespen egoeraren berri kanpoan ematea. Munduaren aurrean demokraziaren etiketa erakusten saiatzen da Espainia, eta Euskal Herriko bestelako errealitatea erakusten dutenen aurkako jazarpena etengabe erabili du urteotan".

Gainera, AAMren iduriko, sarekada une honetan gertatzeak esanahi berezia du, hain zuzen ere, nazioarteko bitartekariak gatazkaren konponbidean engaiatu direlako. "Euskal Herrian demokrazia egoera batera iristeko urrats sendoak ematen ari dira azken hilabeteotan. Tartean garrantzitsua izaten ari da nazioarteko ospe handiko erakunde eta norbanakoen eskuhartzea ere. Gure herritik mundura eraiki diren zubiak bota nahi dituzte, Euskal Herria politikoki isolatuz, hemengo errealitate ikustezin bilakatuz, eta honela hemen ezarri duten errepresio egoera mantenduz eta areagotuz", salatu du ohar baten bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.