Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Ekonomia Jendetza handia atera da berriro karrikara Baionan, erretreten erreformaren aurka

Publizitatea

Ekonomia

Ekonomia

Jendetza handia atera da berriro karrikara Baionan, erretreten erreformaren aurka

Era berean, Frantziako findegi guztiek greban jarraitzen dute, eta mobilizazio handiak egiten ari dira hiri nagusietan. Lanari uzteko adina 62 urtera atzeratuko lukeen erreforma bertan behera uztera behartu nahi dute Frantziako Gobernua.

2010-10-16 / Berria

On arteko protestei entzungor egin die Frantziako Gobernuak erretreten erreformaren auzian, baina sindikatuek eta herritarrek ez dute etsi, eta mobilizazioak egiten jarraitzen dute. Hain justu, mobilizazio eguna da gaurkoa berriro ere Frantziako Estatuan, eta Euskal Herrian izan du isla: manifestazioa egin dute Baionan sindikatuek antolatuta, eta aurrekoak bezala, jendetsua gertatu da. Protestaren lekuko izan diren kazetarien arabera, azkenaldikoen antzekoa izan da jende kopuruz. Joan den asteartean egin zen azkenekoz erretreten errerformaren aurka manifestazioa Baionan, eta orduan 17.000 laguneko kopurua eman zuten sindikatuek. Frantziari dagokionez, greba eta mobilizazioak sortzen ari diren arazoak gero eta handiagoak dira. Esaterako, petrolio findegi guztiak geratuta daude langileak lanuztean direlako, eta, ondorioz, erregai hornikuntzan arazo handia gertatzekotan da. Parisko Charles de Gaulle aireportuko arduradunek onartu dute astelehena arteko erregaia soilik dutela. Eskasia beste aireportu eta garraiobideetara zabaltzea gerta daiteke datozen egunetan.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak