Kultura

Literaturako Euskadi Saria Fermin Etxegoienentzat

Azken egunetan bolo-bolo ibili den zurrumurrua baieztatu, eta euskarazko lanetan epaimahaiak idazle oñatiarraren 'Autokarabana' hautatu duela jakin da ofizialki gaur goizean.

Berria -

2010eko urriak 25
Aurtengo Euskadi Saria Fermin Etxegoien (O˝ati, 1966) idazle, kazetari eta gidoilariari ematea erabaki du epaimahaiak, hain zuzen ere, iaz Pamiela argitaletxearekin argitaratutako Autokarabana nobelagatik. Epaimahaiak nabarmendu du "euskaldunen kronika zehatza eta euskal munduaren kritika ironikoa" egin dituela Etxegoienek lan horretan. Kooperatiba batean lan egiten duen 40 urteko gizonezko arrunt baten gorabeherak jasotzen ditu liburuak. Idazlea bera pozik agertu da sariarekin Blanca Urgell Jaurlaritzako Kultura sailburuarekin egindako agerraldian, eta =iAutokarabana=i-k egindako ibilbide oparoa azpimarratu du. Izan ere, 3. edizioa kaleratzear da eta Euskadi Sariaren aurretik Kritikaren Saria ere jaso zuen. Eztabaida iturri ere izan da azkenaldian Etxegoienen nobela, =iArgia=i aldizkariko literatur kritikari Gorka Bereziartuaren Boligrafo Gorria blogean. Era berean, gaur eman da epaimahaiaren erabakiaren berri ofizialki, baina azken egunetan bolo-bolo ibili da Etxegoien zela aurten irabazle zenbait komunikabidetan, eta, bereziki, Interneteko sare sozial eta blogetan. =iAutokarabana=i-ren aurretik Neurona eta zeurona saiakera plazaratu zuen Etxegoienek 2004an. Horrez gain, ibilbide luzea egin du irratian -Bilbo Hirian zein Euskadi irratian-, ikus-entzunezkoen gidoigintzan, eta prentsan iritzi emaile -besteak beste, BERRIAn-. =b Gaztelerazkoa: Jose Fernandez de la Sota=b Gaztelerazko literatur lan onenari Euskadi Saria, berriz, Jose Fernandez de la Sotari (Bilbo, 1960) ematea erabaki du epaimahaiak, =iVacilaciˇn=i poesia liburuagatik. Lanaren "egitura orijinala eta forma aldetiko distira" azpimarratu ditu epaimahaiak. Fernandez de la Sotak ibilbide luzea egin du literaturan: bederatzi poema liburu, eleberri bat, lau narrazio sorta eta saiakera bat ditu argitaratuak, eta baita biografia eta gida liburuak ere. Era berean, aurretik ere hainbat sari jaso ditu, batik bat, poesiaren arloan. Zurgai poesia aldizkariaren arduradunetako bat da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna