Surfa

Andy Irons surflaria hil da

Dengeak jota hil da, hotel batean zela. Eltxo mota batek kutsatzen duen gaixotasuna da. 32 urte zituen. 2002an Mundakako proba irabazi zuen.
Andy Irons zena.
Andy Irons zena.

Berria -

2010eko azaroak 3
Andy Irons surflari estatubatuarra hil da bart, dengeak jota, Dallasko (AEB) Gran Hyatt hotelean. 32 urte zeuzkan. Aedes aegypti eltxoak kutsatzen duen gaixotasun birala da dengea. Eltxo hori ur geldietan egoten da. Berri agentzien arabera, litekeena da Irons Puerto Ricon gaixotu izana, Rip Curl Pro Search txapelketan parte hartu behar zuenean. Azkeneko orduan Ironsek uko egin zion parte hartzeari, gaixorik zegoelako. Ironsek hiru aldiz irabazi du Munduko Txapelketa: 2002an, 2003an eta 2004an. 2002an Mundakako proba irabazi zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria