euskal heRRIA

Bizkaiko Aldundiaren auto bati eraso egin diote, Zornotzan

AHTaren aurkako pintaketa bat egin diote eta hiru gurpil zulatu.

Berria

2010eko azaroak 5
Bizkaiko Foru Aldundiaren auto bat hiru gurpil zulatuta zituela eta AHTaren aurkako margoketa batekin azaldu da gaur Zornotzan, Eusko Jaurlaritza Herrizaingo Sailak esan duenez. Goizeko zortzietan ohartu da erasoaz Aldundiko langile bat, autoa hartzera joan denean. Aurreko astean asteartean Beasainen AHTaren lanen zaindari baten autoari eraso egin zioten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna