Emakumeen aurkako indarkeria

Bortxarik zabalduena salatzeko eguna

Emakumeek emakume izateagatik jasaten dutena da NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera mundu osoan indarkeria motarik zabalduena, eta gaurko eguna jarri zuen haren aurka egiteko. Euskal Herrian hainbat ekitaldi izan dira.
Euskal gehiengo sindikalak gaur Gasteizen egindako bilkura.
Euskal gehiengo sindikalak gaur Gasteizen egindako bilkura. / Argazki Press

Berria -

2010eko azaroak 25
Herrialde aberats eta pobreak, laiko, katoliko, islamiko zein beste fedeetakoak, iparraldekoak eta hegoaldekoak, guztiak berdintzen ditu emakumeen kontrako indarkeriak; hau da, emakumeek emakume izateagatik jasaten dutenak. NBE Nazio Batuen Erakundeak bortxa mota zabalduentzat jotzen du andreen kontrako hori, eta izurritzat hartuta dauka. 1999an azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Indarkeria Deusezteko Egun izendatu zuen, eta ordutik, urtetik urtera gero eta gehiago, genero bortxa salatzeko egun bihurtu da mundu osoan. Euskal Herrian ere badu gaurko salaketa egunak islarik, eta gaur goizean eta eguerdian hainbat ekitaldi egin dira han eta hemen tokian tokiko talde feministek, emakumeen eta erakundeek antolatuta.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna