Euskara

Jean Baptiste Coyos euskaltzain oso

Euskaltzaindiak gaur hartu du erabakia, Bilbon egindako osoko batzarrean. Maulekoa da. Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrean hizkuntz politikarako karguduna izan zen.
Jean Baptiste Coyos.
Jean Baptiste Coyos. / Euskaltzaindia

Berria -

2010eko azaroak 26
Jean Baptiste Coyos Etxebarne euskaltzain oso izendatu du gaur Euskaltzaindiak, Bilbon egindako osoko batzarrean. Jean Haritxelhar, Jean Louis Davant, Txomin Peillen eta Andres Urrutia euskaltzainek proposatu dute haren izena, euskararen akademiako iturriek jakinarazi dutenez. Coyos 1952an sortu zen, Maulen. 1974an lehen mailako irakasle ikasketak egin zituen eta geroztik irakaslea izan zen 2008ra arte. Hizkuntzalaritza Orokorreko doktorea da Rene Descartes Unibertsitatean, =iDescription du parler basque souletin des Arbailles - Étude de l'ergativité=i izeneko tesiarekin. 1996tik eskola ematen du unibertsitateetan. 1999tik 2003ra hizkuntz politikarako karguduna izan zen Frantziako Estatuko Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrean, eta ikerketa karguduna Baionako Iker Zentroan 2004tik 2006ra. Duela lau urte euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak. Akademiaren Sustapen Batzordeko kidea da Coyos. Besteren artean, =iPolitique linguistique Langue basque et langue occitane du Béarn et de Gascogne=i eta =iXiberotarra zuberera, le dialecte basque souletin=i liburuak idatzi ditu. Gainera, hizkuntzalaritza eta soziolinguistikako alorretako artikulu askoren egilea da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna