Jordi Pujol: "Kataluniaren eta Espainiaren arteko zubiak hautsita daude"

2010eko azaroaren 29a
15:57
Entzun
Jordi Pujol CiUko kidearen eta Kataluniako Generalitateko presidente ohiaren (1980-2003) ustez, Kataluniaren eta Espainiaren arteko harremanak gaur egun ez dira onak, "zubi politiko eta afektiboak hautsita daudeko, Madrilen katalanen aurkako giroa dagoelako".

Haren iritziz, "Espainiak estatu zentralizatua izan nahi du, euskaldunak, katalanak eta galiziarrak asimilatuta izanik. Frantzia bezalakoa izan nahi du. Hau da, oso botere ekonomiko, politiko eta administratibo indartsua, denak bilduta Madrilen, eta beste hizkuntzek, sentsibilitateek eta baloreek desagertu egin behar dute. Katalunia erresistitzen ari da".

Kataluniarentzat finantzazio sistema berria eskatu du Pujolek, eurek Espainiako Estatuko lurralde txiroenei gehiegi ematen dietelakoan.

Le Figaro Frantziako hedabidean egin ditu adierazpenok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.