kultura

Mario Monicelli gidoilari eta zinemagile italiarrak bere buruaz beste egin du, 95 urte zituela

Minbizia zuen eta ospitalean zegoela leihotik bota du bere burua. Italiako komediaren sortzaileetako bat izan zen.

2010eko azaroaren 30a
10:38
Entzun
Mario Monicelli gidoilari eta zinemagile italiarrak bere buruaz beste egin zuen atzo Erromako San Giovanni ospitalean zegoela. Ansa albiste agentziak jakinarazi duenez, minbizia zuen eta ospitaleko leihotik bota du bere burua. 95 urte zituen.

Toscana eskualdena jaio zen Monicelli 1915eko maiatzaren 16ean, eta 1934. urtean jada bere lehen film laburra egin zuen. 1939 eta 1942 urteak bitartean hainbat gidoi egin zituen, eta 1949an lehen filma zuzendu zuen, Totò cerca casa. Italiako neorealismoaren lehen lerroan ez egon arren, bere zenbait lan lehen mailakoak izan dira, esate baterako, I soliti ignoti, Italiako komediaren lehen filma;Toto komediako aktorea, Vittorio Gassman y Marcello Mastroiannik parte hartu zuten.

Bere lan onena La grande guerra (1959) izan zen; film horrekin Urrezko Lehoia irabazi zuen eta Oscar saria jasotzeko hautagai izan zen film horrekin. L'armata Brancaleone ere bere lan handien artean dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.