kultura

Mario Monicelli gidoilari eta zinemagile italiarrak bere buruaz beste egin du, 95 urte zituela

Minbizia zuen eta ospitalean zegoela leihotik bota du bere burua. Italiako komediaren sortzaileetako bat izan zen.
Mario Monicelli.
Mario Monicelli. Spaceodissey / Flickr.com

Berria -

2010eko azaroak 30
Mario Monicelli gidoilari eta zinemagile italiarrak bere buruaz beste egin zuen atzo Erromako San Giovanni ospitalean zegoela. Ansa albiste agentziak jakinarazi duenez, minbizia zuen eta ospitaleko leihotik bota du bere burua. 95 urte zituen. Toscana eskualdena jaio zen Monicelli 1915eko maiatzaren 16ean, eta 1934. urtean jada bere lehen film laburra egin zuen. 1939 eta 1942 urteak bitartean hainbat gidoi egin zituen, eta 1949an lehen filma zuzendu zuen, Tot˛ cerca casa. Italiako neorealismoaren lehen lerroan ez egon arren, bere zenbait lan lehen mailakoak izan dira, esate baterako, I soliti ignoti, Italiako komediaren lehen filma; Toto komediako aktorea, Vittorio Gassman y Marcello Mastroiannik parte hartu zuten. Bere lan onena La grande guerra (1959) izan zen; film horrekin Urrezko Lehoia irabazi zuen eta Oscar saria jasotzeko hautagai izan zen film horrekin. L'armata Brancaleone ere bere lan handien artean dago.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna