Kultura

Txillida-Leku museoak ateak itxiko ditu abenduaren 31n

Eskultorearen semeak jakinarazi duenez, krisiak eragingo du itxiera eta jada langileen erregulazio espedientea tramitatzen hasi dira.
Txillida Leku.
Txillida Leku. Jon Urbe / Argazki Press

Berria -

2010eko abenduak 1
Txillida-Leku museoak ateak itxiko ditu abenduaren 31n. Eduardo Txiilida eskultorearen lanak biltzeko sortu zuten 2000. urtean, eta hamar urte geroago krisiak jota itxiko dute. Eskultorearen seme Luis Txillidak jakinarazi duenez, abian da langileen erregulazio espedientea. Ohar baten bidez esan du Luis Txillidak, krisi ekonomikoak arte museoen krisia areagotu duela, eta horrek bideraezina egin duela museoa. Hamar urte hauetan 810.000 bisitari izan ditu Txillida-Lekuk, eta bisitari kopuruetan Gipuzkoako lehen museoa eta Euskal Herriko lehenengoetarikoa izan da. Txillida sendiak eskerrak eman nahi izan die urte horietan museoan izan diren bisitariei. Ateak itxi arren, eskultorearen ondarea zaintzeko lanak eta erakusketak egiten jarraituko dutela ere jakinarazi du. Gainera, "museoak behar dituen baldintzak" errespetatuko dituen akordio bati zabalik daudela ere esan dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna