literatura

Euskararen "erailketa programatua" erakutsi eta salatu du Koldo Izagirrek 'Autopsiarako frogak' saiakeran

Juan Luis Zabala
2010eko abenduaren 1a
15:33
Entzun
“Euskararen erailketa programatua dago, kanpotik bezala barrenetik”, adierazi du Koldo Izagirrek gaur eguerdian, Autopsiarako frogak (Susa) saiakera liburuaren aurkezpenean. Liburuko testuen bitartez salaketa hori frogatzeko ahalegina egin du idazleak, liburuaren azpi-izenburuak ere iradokitzen duenez: Artseniko aztarnak gure hizkuntzan.

Garai eta jatorri askotako adierazpen, testu, pasadizo eta dokumentuak gogora ekarriz eta komentatuz ematen du Izagirrek, liburuan, euskararen eta euskararen egoeraren inguruko bere iritzia.

Izenbururik gabeko 11 ataletan dago banatua Autopsiarako frogak, eta atal bakoitza osatzen duten testuak autonomoak dira, nahiz eta denak ardatz beraren ingurukoak izan. “Nirea ez da diskurtso oso bat”, ohartarazi du Izagirrek. “Ni idazlea naiz. Ez naiz eruditoa, ez naiz historialaria, ez naiz linguista, ez naiz soziologoa…. Beraz, nik idazleak egin dezakeen liburua egin dut”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.