literatura

Euskararen "erailketa programatua" erakutsi eta salatu du Koldo Izagirrek 'Autopsiarako frogak' saiakeran

 
Koldo Izagirre gaur, Donostian.
Koldo Izagirre gaur, Donostian. / Argazki Press

Juan Luis Zabala (Donostia) -

2010eko abenduak 1
“Euskararen erailketa programatua dago, kanpotik bezala barrenetik”, adierazi du Koldo Izagirrek gaur eguerdian, =iAutopsiarako frogak=i (Susa) saiakera liburuaren aurkezpenean. Liburuko testuen bitartez salaketa hori frogatzeko ahalegina egin du idazleak, liburuaren azpi-izenburuak ere iradokitzen duenez: =iArtseniko aztarnak gure hizkuntzan=i. Garai eta jatorri askotako adierazpen, testu, pasadizo eta dokumentuak gogora ekarriz eta komentatuz ematen du Izagirrek, liburuan, euskararen eta euskararen egoeraren inguruko bere iritzia. Izenbururik gabeko 11 ataletan dago banatua =iAutopsiarako frogak=i, eta atal bakoitza osatzen duten testuak autonomoak dira, nahiz eta denak ardatz beraren ingurukoak izan. “Nirea ez da diskurtso oso bat”, ohartarazi du Izagirrek. “Ni idazlea naiz. Ez naiz eruditoa, ez naiz historialaria, ez naiz linguista, ez naiz soziologoa…. Beraz, nik idazleak egin dezakeen liburua egin dut”.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna