euskal herria

Korrika 17 Trebiñun hasi eta Donostian amaituko da

Apirilaren 7an hasi, eta 17an amaituko da 2011ko edizioa. Euskaltzaindia omenduko dute euskararen normalizazioan egin duen lanagatik.

Berria -

2010eko abenduak 16
Datorren urteko Korrika 17a apirilaren 7an abiatuko da Trebi˝utik (Araba) eta Donostian amaituko da apirilaren 17an. Lema "Euskalakari maitatu ikasi ari" izango da. AEKkoek beraiek asmatutakoa da Euskalakari hitza, eta euskaraz aritzeaz gain, bere aldeko lana egiten duena eta hizkuntzarekiko konpromiso estua duen pertsona definituko luke. Euskaltzaindiari omenaldia egingo diote euskara batua sortu eta hizkuntzaren normalizazioan egin duen lan guztiagatik antolatzaileek jakinarazi dutenez. Azkenengo korrika izan zenean, Dignidad y Justicia eta Espa˝a y Libertad taldeek, terrorismoa goratzeagatik AEKko zortzi kide salatu zituen. Gaur Oscar Elizburu, Gipuzkoako AEKko arduradunak Donostiara joan behar izan du epailearen aurrera deklaratzera. Erasoen aurrean onena Korrika 17 indartsu bat lortzea dela diote antolatzaileek, beraz, herritarrei bertan parte hartzeko deia egin die. Euskalaklik bideo lehiaketa jarri dute martxan gaur. Otsailaren 25era arte izango da bideoak entregatzeko azken eguna. 2011n burutuko den Korrika Kulturala 17ren barnean ikus-entzunezkoen sorkuntzari lekua egin nahi diote atal horrekin.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Txagorritxuko erietxean, COVIDaren test serologikoak aztertzen. ©G. RUBIO / FOKU

Eritasunari buruzko lezio berrikusia

Arantxa Iraola

Asko falta da oraino, baina COVID-19aren inguruko ezagutzak egunero ari dira argitzen, osatzen; ondorioz, izurriaren hasieran gaitzaz esan ziren hainbat gauza zahartuta eta atzeratuta geratu dira guztiz. Etengabeko berrikusketa eskatzen du gai honek.

Emakume bat oinez Donostian, erosketen poltsak eskuetan, joan den apirilean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Zaurgarrienak, zaurgarriago

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Pandemiak emakume eta gizonen arteko desberdintasunak sakondu dituela ondorioztatu du Emakunderen txosten batek. Egoera hobetzeko gomendioak eman dizkie erakundeei

Angeluko hondartza. ©Guillaume Fauveau

Maskara derrigortu dute Lapurdiko zenbait herritan

Ekaitz Etxamendi

Miarritzen, Donibane Lohizunen eta Baionan (Lapurdi) beharrezkoa izanen da maskara erabiltzea. 135 euroko isuna izanen du maskararik gabe doanak. Euskal Hirigune Elkargoak jakinarazi du Angeluko eta Miarritzeko hondartzetako gaueko garraioak geldituko dituztela, COVID-19aren hedapena murrizteko.

Jedea Bilboko metrotik irteten, maskara jantzita ©Luis Tejido/EFE

Berrehun positiboren langa gainditu da seigarren egunez jarraian Hego Euskal Herrian

Berria

Azken orduetan 224 kasu atzeman dituzte. Positiboetatik 123 Bizkaian detektatu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna