Politika

Ehunka pertsonek hartu zuten parte Otegi askatzeko Logroñon egin zen martxan

Espainiako Gobernuak ez duela berehalakoan erantzungo esan du Otegik gutun baten bidez. "Gu ez ginen erresistitzeko jaio, irabazteko baizik. Eta irabaziko dugu", gaineratu zuen.

Berria -

2010eko abenduak 20
Ehunka pertsonak hartu zuten parte atzo Logroņon (Errioxa, Espainia) Arlando Otegi askatzeko espetxeraino egin zen martxan. Arnaldo askatu, politika askatu lelopean egin zen. Martxa Otegi espetxeratuta dagoen kartzelatik hamar metrora gelditu zen. Ekitaldian Otegiren gutun bat irakurri zuten, eta eskerrak emateaz gain, honakoa "garai berrien, arrisku berrien eta estrategia berrien" garaia dela esan zuen. Ezker abertzaleak emandako pausoen aurrean, Espainiako Gobernuak ez duela berehalakoan erantzungo ere esan zuen, eta horregatik batasunera deitu zuen. "Gu ez ginen erresistitzeko jaio, irabazteko baizik. Eta irabaziko dugu", esan zuen. Pertsona bat ospitalean, jipoi bat jaso ondoren Martxan parte hartzen ari zen pertsona batek jipoi bat jaso zuen, beste pertsonengandik ehun metrora zegoela. Martxako antolatzaileek ekitaldiaren amaieran jakinarazi zutenez, faxista talde batek gazte batzuk jipoitu zituen. Esan zutenez, jipoia jaso zuen gaztea Logroņokoa da, eta Iruņeko bi lagunekin hurbildu zen martxara.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna