Politika

Frantziako lege-batzordeko presidenteordeak Aurore Martin ez estraditatzeko eskatu dio François Fillon lehen ministroari

Gutun bat idatzi dio Nicole Borbo Cohen-seat-ek euroagindua ez dela bidezkoa azalduz, eta inor ideia politikoengatik estraditatzea kezkagarria dela adieraziz. Ikatza bota dute gaur Baionako Suprefetaren atarian.
Baionako Suprefetaren atarian, ikatza uzten.
Baionako Suprefetaren atarian, ikatza uzten. BERRIA.INFO

Berria -

2010eko abenduak 23
Aurore Martinenganako elkartasun keinuek ez dute etenik. Nicole Borbo Cohen-seat Frantziako lege-batzordeko presidenteordeak gutun bat idatzi dio Franšois Fillon lehen ministroari eta Batasuneko kidea ez estraditatzeko eskatu dio. Borbo Cohen-seat-ek gutun horretan euroagindua ez dela bidezkoa azaldu dio Filloni, eta ez Espainiaratzeko galdegin dio. Ideia politikoengatik inor estraditatzea kezkagarria dela ere adierazi dio. Gaur goizean, gainera, Aurore Martinen euroaginduaren aurkako ekintza bat burutu dute Baionan Suprefetaren aitzinean. Zehazki Auroren Espainiaratzeari ez lelopean hamar laguneko talde bat atarira gerturatu eta ikatza utzi dute sartzeko eskaileratan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna