Albistea entzun

katalunia

Mascarell Kultura kontseilari berriak PSC laga du

CiUren gobernuko kidea izatea erabaki zuen atzo.
Ferran Mascarell.
Ferran Mascarell.

Berria -

2010eko abenduak 28
Ferran Mascarell Kataluniako Generalitateko Kultura kontseilari berriak PSC utzi du, Jose Zaragoza PSCko Antolaketa idazkariak gaur jakinarazi duenez. Mascarellek atzo erabaki zuen Artur Mas (CiU) Generalitateko lehendakariaren eskaintza onartzea. "Nahiago izan du proiektu politikoa aldatzea", adierazi du Zaragozak Catalunya Radion. Pasqual Maragall PSCko kidea Generalitateko buru izan zen garaian ere (2003-2006) Kultura kontseilari izan zen Mascarell, eta Bartzelonako Udalean ere alor horretan batzordeburu izana da. Miquel Iceta PSCko lehen idazkariordearen ustez, "bateraezina" da CiUren gobernuan kontseilari izatea eta Kataluniako alderdi sozialistako kidea izatea, "bi alderdien bideak desberdinak direlako. Bartzelona futbol klubeko bazkide bat izan al daiteke Espanyoleko zuzendari?". "Ahal duen gobernua osatzen ari da" Joaquim Nadal Kataluniako parlamentuko PSC taldeko presidentearen ustetan, Mas "ahal duen gobernua osatzen ari da eta ez nahiko lukeena bezalakoa". Jendeak ezezko asko eman dizkiola adierazi du, gobernuko postuak eskaini dizkionean. Hala ere, konfiantza tartea emango diola esan du, baina baita oposizio gogorra egingo dutela ere.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eric Ciotti, Valerie Pecresse eta LRko presidente Christian Jacob, hurrenez hurren. ©CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE

Valerie Pecresse aukeratu dute LRko presidentegai izateko

Arantxa ElizegiEgilegor

Emakumezko presidentegai bat izango du lehen aldiz eskuin tradizionalak. Militanteen botoen %61 eskuratu ditu Ile-de-France eskualdeko hautagaiak primarioetako bigarren itzulian

Auzi-mediku talde bat Irak iparraldeko Baduxko espetxearen ondoan, bertan topatu zuten hobi komuna azertzen, joan den ekainean. ©AMMAR SALIH / EFE

NBEk «inflexio puntu bat» iragarri du Estatu Islamikoa nazioartean epaitzeko

Gorka Berasategi Otamendi

Unitad ikerketa taldeak adierazi duenez, nahikoa zantzu bildu du frogatzeko fundamentalistek gerra krimenak eta gizateriaren kontrakoak egin zituztela

 ©ALBERTO VALDS / EFE

Txileko ofizialismoak jakinarazi du Kasten alde egingo duela 19ko bozetan

Igor Susaeta

Sichelen esanetan, «ezkerreko populismoa garaitzeko» erabiliko du bere botoa. Bi presidentegaiak publikoki hitz egitekoak dira Parisirekin

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.