gizartea

Datozen hiru urteetan Jaurlaritzak etxebizitzarako 2.900 milioi euro jarriko ditu 130.000 ekintza egiteko

"Planaren xedea da etxebizitza eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonen beharrei erantzutea da", esan du Iñaki Arriola sailburuak. Alokairuari eta eraikinen eraberritzeari emango die garrantzia.

Berria -

2010eko abenduak 28
2010-2013ko Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailearen arabera, Eusko Jaurlaritzak datozen hiru urteetan etxebizitza arlorako 2.906 milioi euro ipiniko ditu 130.000 ekintza egiteko. Batik bat, alokairuaren sustapenari eta eraikinen eraberritzeari emango die garrantzia, I˝aki Arriola Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak gaur Gasteizen esan duenez. "Aurreko planekiko beste desberdintasun garrantzitsu bat aipatzekotan", plan zuzentzailea Etxebizitza Sailak 76 talde sozialekin batera 2010eko ekainaren 16an sinatu zuen Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren babespean sartzen da, Arriolaren arabera. Etxebide-ren web orrian herritarrek egindako 30 ekarpen ere jaso dituztela adierazi du. "Planari esker 40.000 etxebizitza gehiago izango ditugu eskaintzeko; horietatik %58 (23.100 etxebizitza) alokatzeko izango dira, eta gainerako % 43 (16.900) saltzeko". Krisi ekonomikoak baldintzatu egin du egitasmoa, eta "planaren xedea da etxebizitza eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonen beharrei erantzutea da, horretarako alokatzeko etxebizitzen kopurua handituz, lehendik dauden etxebizitzak birgaituz eta berrituz, hazkunde iraunkorragoa bultzatuz". Jaurlaritzak dio EAEko etxeen %7 baizik ez daudela alokairuan hartuta, eta iaz 722.000 eraikinek 30 urtetik gora zeuzkatela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna