torTURA

Lau guardia zibil zigortu ditu Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak Portu eta Sarasola torturatzeagatik

Frogatutzat eman du ETAko bi kideei tratu txar larriak eman zizkietela. Lau urte eta erdiko espetxea ezarri dio guardia zibiletako bati; bi eta erdikoa beste bati, eta bi urtekoa gainerako biei. Beste 11 guardia zibil absolbitu egin ditu.

Berria -

2010eko abenduak 30
Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatzea leporatuta, lau guardia zibil zigortu ditu Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Juan Jesus Casas Garcia, Jose Manuel Escamilla Martin, Sergio Martinez Tome eta Sergio Garcia Andrade dira zigortuak. Atxiloketetan parte hartu zuen guardia zibilen kontroleko sarjentuari lau urte eta erdiko kartzela zigorra eta hamasei urteko inhabilitazioa ezarri diote: Casas Garciari. Portu atxilotu zuena, berriz, bi urte eta erdirako joango da kartzelara eta zortzi urterako inhabilitatu dute: Escamilla Martin. Beste biei -Sarasola atxilotu zutenei-, bi urteko kartzela ezarri eta zortzi urteko inhabilitazioa jarri diete. Gainontzeko 11 akusatuentzat ez da zigorrik izan. Epaileek frogatutzat eman dute Portuk eta Sarasolak torturak jasan zituzela. Horretarako, garratzitsua iruditu zaizkie ospitaleko erizain batek eta Arrasateko testigu batek emandako testigantzak. ETAkoak izateagatik ez dutela sinisgarritasuna galdu ere badio auzitegiak. Casas eta Escamillasek, modu zuzenean eta solidarioan, 18.000 euro eman beharko dizkio bakoitzak Porturi. Sarasolari, berriz, Garcia Andrade, Martinez Tome eta Casasek 6.000 euro eman beharko dizkiote. Urriaren amaieran izan zen epaiketa Urriaren 25etik 28ra artean izan zen epaiketa, Donostiako Probintzia Auzitegian, eta, epaiketa amaitzerako, fiskalak ere frogatutzat eman zuen bi atxilotuak torturatu egin zituztela. "Guardia zibilek eman duten bertsioa, gertagarria edo sinesgarria izan ezik, beste edozer izan daiteke". "Eraso etengabea, nahita egina, erabakigarria eta alde batekoa izan zen [guardia zibilen aldetik Igor Portu eta Mattin Sarasolarengana]". Gipuzkoako fiskalburuak esan zuen, epaiketako azken egunean, Portu eta Sarasolaren torturei buruzko epaiketan. "Auzipetuek ez dute egia esan", esan zuen, auzipetutako hamabost guardia zibilen aurrean. Epaiketan, =lguardia zibilek torturatu egin zituztela berretsi zuten Portuk eta Sarasolak==http://paperekoa.berria.info/harian/2010-10-27/008/003/igor_portu_inguratuta_geunden_ezin_zen_lasterka_ihesean_abiatu.htm=l. Aldiz, =lpoliziek esan zuten bi haien lesioak atxiloaldian gertatu zirela==http://paperekoa.berria.info/harian/2010-10-26/002/008/portu_eta_sarasola_atxilotzean_zauritu_zituztela_diote_guardia_zibilek.htm=l, ihes egiten saiatu zirelakoan. =lAuzitegi medikuek erabat gezurtatu zuten guardia zibilen bertsioa==http://paperekoa.berria.info/harian/2010-10-28/008/006/auzitegi_medikuek_diote_zauriak_bat_datozela_atxilotuen_testigantzekin.htm=l. 2008ko urtarrilaren 6an atxilotu zituen Guardia Zibilak Portu eta Sarasola, Arrasaten, ETAkoak zirelakoan. Portu biharamunean Donostiako erietxera eraman zuten, kolpeak zituela, hiru saihets puskatuta eta birika zulatuta. Biek jarri zituzten tortura salaketak. Hamabost guardia zibil zeuden auzipetuta.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna