Kultura

Gerry Rafferty abeslari eskoziarra hil da, 63 urterekin

'Baker Street' eta 'Stuck in The Middle With You' dira haren kanta ezagunenak; azken hori 'Reservoir Dogs' filmean ere agertu zen. Alkoholak eragindako gaitz bategatik hil da.
Gerry Rafferty, gazte garaian.
Gerry Rafferty, gazte garaian. BERRIA.INFO

Berria -

2011ko urtarrilak 5
Gerry Rafferty abeslari eskoziarra 63 urterekin hil da, gaitz batek jota. Eskoziako egunkariek gaur eman dute albistea. 1970eko hamarkadan iritsi zen Rafferty bere ibilbidearen gorenera, eta Baker Street eta Stuck in The Middle With you abestiak dira haren kanta ospetsuenak, Stealers Wheel taldearekin sortutakoak. Azken abesti hori Quentin Tarantino zinema zuzendariak Reservoir Dogs filmean sartu zuen 1992an. Londresko metroan hasi zen musika jotzen Rafferty. 1972. urtean, Joe Egan lagunarekin, Stealers Wheel taldea sortu zuen. Paul Gambaccini BBC irratiko musika kazetariaren arabera, arrakastaren ondorioz pertsona bakarti bihurtu zen eta, ustez, alkoholikoa. Alkoholak eragindako gaitz baten ondorioz hil da Rafferty. Lehendik Ingalaterra hegoaldeko ospitale batean egona zen, gibeleko arazo bategatik. Albiste agentzien arabera, etxean hil da, Martha alaba ondoan zuela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna