Zapatero: "Agiriak ez du balio"

Irailaren 5eko adierazpenaren ondoren ez bezala, Espainiako Gobernuak gaur agerraldia egin du, Rubalcabaren bidez. ETAren adierazpena ez dela "txarra" esan arren, "orain artekoari" eutsi diola gaineratu du Espainiako presidenteordeak.

Berria -

2011ko urtarrilak 10
"[ETAren] Agiriak ez du balio. Ez dugu engainurik onartuko". Hala mintzatu gaur gauean Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea erakunde armatuaren adierazpenaz. "Inork ez dezala pentsa gobernua lasaitu egingo denik". ETAren bukaera lortzea "gogorra" izango dela aitortu du Zapaterok, baina amaiera horra iristen ari direla iritzi dio. Bitartean, xede horri begira "batasuna" eskatu du. Ezker abertzaleak maiatzeko hauteskundeetan parte hartzeko, hark ETAren "indarkeria gaitzetsi edo baztertu" egingo behar duela dio Espainiako gobernuburuak, "edo, bestela, ETAk armak utzi beharko ditu". Aurretik -14:00etan-, agerraldi labur-laburra egin du gobernuko lehen presidenteorde, bozeramaile eta Barne ministro Alfredo Perez Rubalcabak, eta ETAren adierazpena nahikoa ez dela adierazi du: "Albistea ez da hau. Ez da txarra, baina albistea ez da hau". Haren arabera, "orain artekoari" eutsi besterik ez du egin ETAk. Nazioartean egiaztagarria izatea gutxietsi egin du Rubalcabak, eta nazioarteko agenteen lana baztertu du: "Nazioarteko egiaztatzea baztertzen dugula behin eta berriz esan dugu. Zuzenbide estatuan, segurtasun indarrek egiaztatu behar dute". Azkenaldian, ETAk adierazpen bat egin duenean, agerraldirik ez du egin Espainiako Gobernuak; kasu, ETAk joan den irailaren 5ean eraso ekintza armaturik ez egiteko erabakia hartua zuela esan zuenean. Oraingoan, bai. "Itxaropen asko sortu du adierazpen honek, eta egokia da gobernuak egiten duen balorazioa ezagutaraztea", arrazoitu du Rubalcabak. Lau minutu eskasean eta kazetarien galderak onartu gabe, su-etena ez du askitzat jo presidenteorde eta Barne ministroak. "Bistakoa da ETAk nahi duela ustezko negoziazio baten bermatzaile izan. Indarkeriaren amaierak prezioa izatea nahi du". Ezker abertzalearentzat izan ditu azken hitzak. ETAren menia ez da aski legeztatzea gerta dadin, haren esanetan. Eta orain arteko leloari eutsi dio: "Batasunak bi aukera ditu, eta bi soilik: ETAk indarkeria uzten du modu atzeraezinean eta behin betiko -eta bistakoa da gaur ez duela hori egin-, edo Batasunak argi eta garbi baztertzen du ETArekiko erlazioa -eta hori ere ez da geratu-". Eta oharra egin du: "Iragana ez da itzuliko. Hori argi izan behar dute bizitza politikoan berriro parte hartu nahi dutenek".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna