Albistea entzun

ETA-ren agiria. Iritzia

Ekintzetatik hitzetara…?

Xabier Aierdi

Berria -

2011ko urtarrilak 11
Duela urte batzuk, ETBko =iFirin-Faran=i programan nengoelarik, solaskide batek nazionalismo instituzionalak hitzetatik ekintzetara pasatu behar zuela esan zuen. Nazionalismo ez-instituzionalak kontrako bidea egin behar zuela erantzun nion: ekintzetatik hitzetarako bideari ekin behar ziola. Ba, badirudi ditxosozko komunikatua heldu dela eta abian jarri dela prozesua. Prozesua dela dio ETAk. Prozesu hitzaren esanahiak kontestu honetan ugari izan daitezke. Egia da prozesu baten bidez helduko dela bakearen ezarrera. Egia da, era berean, Batasunaren munduaren integrazio politikoa prozesuala izango dela. Eta horrela… prozesu hitzaren hainbat adigaik itxaropen kutsua bideratzen du. Besterik da armen baztertze eta uzte erabatekoa “prozesuaren” emaitzen araberakoa den. Kasu horretan betikoan geundeke: ekintzetatik hitzetara pasatu ezinean. Nolanahi ere, gaurko komunikatuarekin hainbat zalantza zabaltzen da, eta prozesuaren garapenak emango du hitzen esanahi zehatza; hitz eta esanahien arteko lotura beti da zaila eta. Lehenik eta behin, eskertzekoa da komunikatua hain laburra izatea. Bigarrenik, nazioarteko begiraleek egiaztatzea duten su-eten orokorra iragartzen zaigu. Hor bukatzen omen da orain arteko ETAren konpromisoa. Ez dakit nahikoa zaion ala ez Batasunari. Eurek esango dute. Gainontzekoei ezezkoan nago, iragarriak zeuden bi osakin falta dira eta: ez duela atzera bueltarik eta baldintza bakoa dela. Hirugarrenik, inkognitak ere badaude: zertarako atera da komunikatua: ezarriz zihoan larritasuna baretzeko, hauteskundeen jomugarekin, egungo indar korrelazioaren berri emateko…? Dena onerako izan dadila, baina zaila oraingoz ekintzetatik hitzetarako prozesua!

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.