euskal presoak

Presoen eskubideen aldeko manifestazioa babestu zuten jokalariei kargu hartu die Realak

"Reala konpromisoan" jarri zutela esan du Jokin Aperribai presidenteak.

Berria -

2011ko urtarrilak 10
Jokin Aperribai Realeko presidenteari ez zaio gustatu Imanol Agirretxe, Jon Ansotegi, Mikel Gonzalez, Mikel Labaka, E˝aut Zubikarai, Markel Bergara, David Zurutuza eta Mikel Aranburu jokalariek atxikimendua eman izana euskal presoen eskubideen alde larunbatean Bilbon izandako manifestazioari, "Reala konpromisoan jarri dutelako", eta "garbi" adierazi die jokalariei, Aperribaik berak gaur esan duenez. Haren arabera, jokalari horien jarrerak "ez dio on egin klubaren batasunari, Reala akziodunen eta jarraitzaile denen kluba baita, eta horiek ideologia plurala dute". Presidenteak aitortu du jokalariek "modu indibidualean" eman zutela atxikimendua. Halaber, gogorarazi du manifestazioa legezkoa izan zela, eta salatu du zenbait arlotan "Realaren irudia erabili eta itxuragabetu" egin dutela. Aperribaik dio "giza eskubide denak" defenditzen dituela, eta horien artean "bizitzeko eskubidea lehenesten" duela. Zubikaraik aita espetxean dauka, duela 22 urtetik. Beti Euskal Herritik kanpoko kartzeletan eduki izan dute. 1989an atxilotu zuten, ETArekin lotuta.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna