Albistea entzun

Aralarrek Gernikako Akordioa "oso-osorik" betetzeko eskatu dio ETAri

 

Berria -

2011ko urtarrilak 10
ETAren adierazpena "garrantzi handikotzat" jo du Aralarrek, gaur arratsaldean Patxi Zabaletak, Jon Abrilek eta Rebeka Uberak egin duten agerraldian, baina, haien ustez, Gernikako Akordioa betetzeko hasiera besterik ez da, eta ETAri "oso-osorik" betetzeko eskatu diote. Zehazki, ETAk agirian "alde bakarrekotasuna" ez duela aipatzen nabarmendu dute. "Gai hori betetzeko dago agirian, eta beharrezkoa izango da konpontzea, sinesgarritasuna eta eraginkortasuna bermatzeko". Gainera, ETAren agiriaren azken pasartean koherentzia falta sumatu du Aralarrek. "ETAk politikan esku hartzeko adierazi dituen asmoak alde batera utzi behar ditu, bultzatzeko edo ahalegina egitekoak ere bai. Euskal Herriko gizarte zibilak, eta bere eragile politiko eta sozialek, ezingo lukete horrelako jarrerarik onartu modu demokratikoan". Euskal Herriko eragileen betebeharra orain prozesua aurrera eramatea dela esan dute Zabaletak-eta, eta eskerrak eman dizkiete orain arte bide horretan lan egin duten nazioarteko eragileei; batik bat, Bruselako Adierazpena sinatu zutenei. Aurrerantzean euren lana are eta garrantzitsuagoa izango dela esan dute. Azkenik, Europako erakundeei indar politiko guztiak legeztatzeko eskatu die Aralarrek, eta espetxe politika aldatzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.