Albistea entzun

ETA-ren agiria: iritzia

Lan-urte berria

Bixente Serrano Izko

Berria -

2011ko urtarrilak 11
Ez Olentzerok, ez Ekialdeko magia-maisuek, lan-urte berriak ekarri digu hainbertzek espero (ia jada desesperoraino) eta eskatzen genuen notizia. "Lan-urte berriak", hots, lan gehiago eta anitzez finago eskatuko diguna. "ETAren Adierazpena" eta bideoan, hermeneutikalariak, testu eta ikus-entzunezkoenak, ibiliko dira haztamuka lerro artean, hondo-musikan, ahots-tinbreetan, eta parafernalia ikusgarrian. Baina ez dugu zertan izan azti-maisu susmatzeko nolako ondorioak izanen diren nagusi hedabideetan eta espainiar gobernu nola alderdi-bitasunean. Bai eta gehiagotan ere. "Nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duen su-eten iraunkor eta orokorra", irakurri dugu. Aski ez, segurik, zartaginaren jabeei. Horiek, "egiaztatu" horren harira, =iegia haztatzen=i bainoago =igezurra haztatzen=i saiatuko (eta ahaleginduko) dira. Onartuko al dute "nazioarteko komunitate" delako horren parte hartzea? Printzipioz, ez dut uste. Erramoldearen zentzu bikoitzean: denbora zentzuan eta fundamentalismoarenean. Gai izanen ote da ETA, eta bere korronte guztiak, oporretan irmo jarraitzeko, espainiar alderdi-bitasunak "nazioarteko komunitatearen" egiaztapenari uko eginen dion eta "Adierazpenaren" gezurra haztatzen ahalegindu artean —indarrez ahalegindu ere—? Alde bakarreko biktima-garaian sartu gara, nik uste, eta horri eutsi behar geuk, inoiz baino arrazoi gehiagorekin. Lan-urte berriak ireki dizkigu "ETAren Adierazpenak". Zapateroren zigorrez datozkigun lan-urte luzeak baino emankorragoak, espero dezagun.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna