Udalbiltzako absolbituek epaia baloratu dute.
Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu =iUdalbiltza auzian=i auzipetutako hogei lagunak: ez du delitu zantzurik ikusi hautetsiek elkarte gisa erakunde horrekin aurrera eramandako jardunean. Fiskalak, berriz, hamarna urteko espetxe zigorra eskatzen zuen 19 auzipeturentzat, Udalbiltzako izatea "erakunde terroristako" kide izatea zela iritzita. Esan bezala, ordea, Javier Gomez Bermudez epailea buru izan duen epaimahaiak errugabetzat jo ditu guztiak.
=bEpaian absoluziora iristeko arrazoibide nagusia honako hau da: "Ez dago frogatua Udalbiltza ETAren proiektu bat denik=b eta talde kriminalaren zuzendaritzapean edo kontrolpean dagoenik. =bJarduera deliktiboa justifikatzeko ETAk aldarrikatzen dituen helburuak eta Udalbiltzarenak bat etortzea edo haien artean sintonia egotea ez da delitu"=b. Hau da, ETAren helburu berak izatea ez dela delitu azpimarratu du Gomez Bermudezek, Manuela Fernandez Pradok eta Ramon Saez Valcarcelek osatutako epaimahaiak.
Gainera, Valcarcelek boto partikularra eman du auzibidearen kostuei dagokienez: kostu horiek herri akusazioak ordaindu beharko lituzkeela iritzi dio, hark abiatu zuelako prozedura guztia.
=b Polizia operazioa 2003an=b
2003ko apirilean egin zuten Udabiltzaren aurkako polizia operazioa, Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta. Joan den uztailaren 15ean ekin zioten epaiketari, eta urriaren 26an amaitu zen, auzipetuek azken hitza hartuta.
21 auzipetu zeuden =iUdalbiltza auzian=i. Fiskalak 20rentzat hamarna urteko kartzela zigorra eskatu zuen -=lXabier Alegriarentzat ez zuen zigorrik galdegin==http://paperekoa.berria.info/harian/2010-10-26/012/006/udalbiltzako_lauen_zigor_eskaera_txikitu_egin_du_fiskalak.htm=l-, ETArekin harremana izan zutelakoan. Dignidad y Justicia herri akusazioak 21 auzipetuentzako 14 eta 23 urte arteko espetxea eskatu zuen. Defentsak, absoluzioa.
Javier Gomez Bermudez izan da epaimahaiburua,
Egunkaria-ren itxiera kasuko epaiketan bezala -horretan
absoluzioa eman zuen, joan den apirilaren 12an-.
=bUdalbiltzaren aurkako frogarik ez zuten aurkeztu=b
Udalbiltza ETArekin lotuko lukeen frogarik ez zuten aurkeztu akusazioek epaiketan. Polizia lekuko batek aitortu zuen eraikuntza nazionalaren aldeko lanak ez duela esan nahi ETA babesten denik, eta Udabiltzaren aurkako frogarik ez zutela.
Auzipetuek uztailean esan zuten Udalbiltzako erabakiak ez zituela ETAk hartzen. Halaber, zioten udal erakundeak legea bete egiten zuela diru publikoa erabiltzeko orduan eta bere jarduera guztietan, eta Euskal Herriko udal erakundearen jarduera politikoa, demokratikoa eta jendaurrekoa izan zela. Defentsako lekukoek berretsi egin zuten auzipetuen azalpena.
Operazioa izan zenetik auzipetuek euskal gizarteko sektore zabalen babesa jaso zuten, hainbat eratako ekintza eta mobilizazioen bidez.
Sareko BERRIAzalea:
Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.
Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.
Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.