EPAIAREN PASARTE ESANGURATSUAK

 

Berria -

2011ko urtarrilak 20
Gomez Bermudez, Fernandez Prado eta Saez Valcarcelen epaian badira hainbat pasarte esanguratsu. Hona horietako zenbait: =b"Zilegi da bide baketsuak erabiliz ideia guztien defentsa —baita sezesionista eta subiranistena ere— eta haiei dagokien proiektu politikoen garapen eta defentsa. Horrek ez du arau konstituzionalaren aurkako erasorik adierazten, eta ezin da horregatik herritarren edo hautetsien batzar bat legalitate alternatibotzat jo":=b =b"Ondorio logikoa da ETAk data horretan ez duela Udalbiltza kontrolatzen, eta, beraz, Udalbiltza ETAren proiektua dela dioen hipotesiak ez du balio. Hautetsien batzarra ideia eta proiektu abertzalea da, besterik gabe, ez proiektu terrorista:=b =b"Talde politiko, koalizio, hautesle elkarte edo hauteskundeetan parte hartzeko beste bide batzuen ilegaltasunak ez du nahitaez adierazten haren sustatzaile, bultzatzaile edo koordinatzaileak erakunde terrorista bateko kide edo laguntzaile direnik; hau da, Alderdien Legearen eta ondorio penalek ez daukate kausa-ondorio harremanik".=b =b"Berriro ere zuzenbidean onartezina den ondorio bat atera nahi da, hau da, ekintza edo ekimen batean parte hartzen badute gerora ETArekin zerikusia izateagatik inputatu edo zigortu diren pertsonak, kutsadura bidez, haiekin harremana duen guztia ETA dela".=b =b"Ondorioz, ez da frogatu Udalbiltza ETAren proiektua denik edo talde kriminalaren kontrol edo zuzendaritzapean dagoenik. ETAk bere delitu jarduera justifikatzeko aldarrikatzen dituen helburuak eta Udalbiltzarenak bat etortzea edo sintonia izatea ez da delitua".=b

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna