hauteskundeak

EHBairen "indarra"

ABk, Batasunak eta EAk osatutako koalizioak gaur aurkeztu ditu martxoko kantonamendu bozetako hautagaiak, eta tartean da Aurore Martin.
EH Bai koalizioak gaur Baionan egindako agerraldia.
EH Bai koalizioak gaur Baionan egindako agerraldia. / Bob Edme

Berria -

2011ko urtarrilak 22
=iEuskal Herria Bai gure indarra!=i. Lelo horrekin aurkeztuko da EHBai koalizioa martxoko kantonamendu hauteskundeetara -erdietan egingo dira-, eta gaur iragarri ditu hautagaiak, Baionan. Hauek dira: - Atharratze kantonamendua: Gilen Iriart. Ordezkoa: Aurore Martin. - Baiona Ekialdea: Maite Etxeberri. Ordezkoa: Jean Michel Harroztegi. - Baiona iparraldea: Pierre Nouqueret. Ordezkoa: Janine Foix. - Baiona mendebaldea: Peio Menta. Ordezkoa: Stephanie Marriacia. - Bastida: Xebax Christy. Ordezkoa: Martine Salla. - Donibane Garazi: Dominique Bacho. Ordezkoa: Maider Larrieu. - Hazparne: Juliette Bergougnan. Ordezkoa: Philippe Saint-Esteben. - Iholdi Oztibarre: Daniel Olzomendi. Ordezkoa: Anne Pagola. Miarritze mendebaldean eta Angelun zehaztu gabe dituzte hautagaiak. Aurreneko kasuan, Miarritze Bestelakoa udal taldearekin hizketan ari dira, eta bigarrengoan, Angelu Zainekin. Aurore Martin Batasuneko kidea ez da agerraldian izan. Duela aste batzuetatik ezkutatua dago, euroagindu baten ondorioz Espainiaratzeko arriskuan dela eta. Martxoaren 20 izanen da lehen itzulia. Bigarrena, martxoaren 27an. Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako beste kantonamenduetako bozak duela hiru urte izan ziren. Orduan bezala, ABk, Batasunak eta EAk osatuko dute EH koalizioa. "Euskal Herri bat bada, eta ezagutua izan behar da osotasunean", dio. Bestetik, herritar guztiek duintasunez bizitzeko behar dituzten zerbitzu publiko, sozial, kalitate eta hurbiltasunezkoak ukaiteko lan egingo duela hitzeman du. EHBai 2007ko ekaineko Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu zen lehen aldikoz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna